Bilboko Udalak martxan jarriko du aste honetan #BilbaoUdazkena2021 ekimena. Horretarako, kulturarekin erlazionatutako egitarau zabala aurkeztu egin du. Programa berri honek #UdaKalean ekimenari jarraituko dio, eta urrian, azaroan eta abenduan egongo da indarrean.

Horrela, musika, zinema, antzerkia, dantza, magia eta literatura, beste disziplina artistiko batzuen artean, kultura ardatz izango duen programazio zabal baten protagonista izango dira, indarrean diren segurtasun-neurriak betez.

#BILBAOUDAZKENA2021-EKO PROGRAMA KULTURALAK

ARGAZKINETA

Argazkineta hiritarrek parte hartzeko ekimena da, auzoaren historia berreraiki eta sakontzeko, auzotarrek eman ditzaketen dokumentazioa eta lekokutasunen bidez.

Hirugarren edizio honetan, Argazkineta Santutxu auzoan kokatuko da. Furgoneta bat auzoan zehar mugituko da XX. mendeko materialak biltzen eta digitalizatzen: argazkiak, diapositibak, pegatinak, bandoak, aktak, liburuxkak, kartelak, egunkari eta aldizkarietako ebakinan edo bideoak, hain zuzen ere.

  • Datak: urriaren 13tik azaroaren 3ra.

BAD

BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak joera eszeniko berriei erreparatzen die, eta arreta berezia jartzen die egile bizien sorkuntzei eta arte eszenikoen eta beste lengoaia batzuen arteko elkarrizketari: musika, bideoa edota performancea. Aurten dantza, arte biziak, antzerkia, instalazioak, performanceak eta antzerki dokumentalez beteriko programa eskainiko du 10 egunez Bilbon.

  • Datak: urriaren 14tik 24ra.

BAZTERFEST #7

Bazter Fest 2015ean sortu zen helburu bikoitzarekin: Ibaiondo barrutiko kultura- eta gizarte-ekimenak ezagutaraztea eta babestea, eta hip-hop munduko emakumeen lana, presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzea. Zazpigarren edizioa Bilborock Aretora itzuliko da udazkenean.

  • Data: azaroaren 6an.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusiak jarraituko du Bidebarrieta Kulturguneko asteroko hitzorduak antolatzen udazkenean zehar ere.

  • Datak: Urria eta abenduaren bitartean 30 bat hitzordu antolatuko dira.

Hurrengo hitzorduak honako hauek izango dira:

  • Urriaren 4an: Hedapen programa, Aranzadi Elkartearen lankidetzaz.
  • Urriaren 5ean: Eztabaidak Literaturarekin.
  • Urriaren 6an: Belén Gopeguik bere liburua "Existiríamos el mar" aurkeztuko du.

Proposamen hauetarako gonbidapenak webgune honetan eska daitezke. Bertaratu ezin izanez gero, aurkezpena zuzenean jarratigu ahal izango da beste webgune honetan.

BILBAINADAK

Bilboko Udalak Radio Nervión eta Telebilbaoren laguntzarekin urtero antolatzen duen Bilbainada Lehiaketaren XXXIII. edizioa izango da aurten. Konposizio irabazleak Arriaga Antzokian ospatzen den galan aurkeztuko dira.

  • Data: abenduaren 19an.

BILBAO IZAN

Bilbao Izan du izena Bilboren funtsa osatzen duten hedapen-programa guztiek. Azpimarragarrienetako bat 'Ezagutu oinez' eta 'Ezagutu familian' da. Proposamen horiek Bilboko auzoak modu atsegin, interesgarri eta bitxian ezagutzeko aukera ematen diete auzotarrei. Urrian, auzo nagusia Errekalde da.

'Ezaguto oinez': Bisita gidatu horien bidez, parte-hartzaileek auzoak Errekaldeko leinuaren garaitik hiriko gune industrialenetarainoko aldaketa ezagutu ahal izango dute.

  • Data: astelehenetik ostiralera 10:30etan eta 18:00etan, eta larunbatetan 10:30etan eta 12:30etan. Ostegun arratsaldeetan (18:00etan) bisitak euskaraz izango dira.

'Ezagutu familian' lau urtetik gorako haurrak dituzten familientzat diseinatutako proposamena da. Bisita horietan, jolasen eta ipuinen bidez, familiek auzoa beste modu batera eta begirada bitxi eta sortzaile baten bidez ezagutuko dute, esplorazio-kit bati esker. Zentzumenak irekita eta arretaz begiratuz, helduak, eta txikiak auzoa ikuspegi berrietatik ezagutuko dute.

  • Datak: urriaren 17a eta 24a, igandeak, 10:30etan eta 12:30etan, euskaraz eta gaztelaniaz.

BILBOKO ZIRKUITUA

Bilboko Zirkuitua ekimenaren XXI. denboraldia berriz ere udaltegietara itzuliko da udazken honetan. Ekimen honek tokiko antzerki-taldeen jarduera sustatzen du, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.

Programazioa urriaren 1ean hasiko da, eta azaroaren 26ra arte iraungo du. Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotza auzoetatik igaroko da 16 antzerki proposamenekin, hiriko 10 konpaniaren eskutik. Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira.

  • Datak: Urriaren 1etik azaroaren 26ra.

Hurrengo hitzorduak:

  • Urriaren 1ean: Skene Teatro, 'El salto de Lèucade', 19:00etan Errekalde Udaltegian.
  • Urriaren 7an: Proscenium Artes De La Escena, 'Pedro y el capitán' 19:00etan Otxakoagako Udaltegian.
  • Urriaren 8an: Arimaktore, 'La sufnormalidad definitiva' 19:00etan Altamirako Udaltegian.

Konpainiei eta ikuskizunei buruzko informazio guztia hemen aurki daiteke.

LITERATUR LEHIAKETAK

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa eta Blas de Otero - Ángela Figuera Poesia Saria ezagunak dira Hirian. 2021ean, 2020ko testu irabazleak liburu banatan argitaratuko dira.

EXPODISTRITO

Expodistrito, aldi baterako erakusketen zikloa, Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio-Ibarrekolanda eta San Frantzisko auzoetara hurbiltzen dituan programazioarekin jarraitzen du.

Oraingo honetan, udazken osoan zehar gozatu ahal izango dira pintura eta argazki proposamenak. Aitor Fernández Vázquez. Marginal 33 (pintura), José Ramón S. Alzola (pintura), Jose Vicente Sobradillo (pintura), Karen Amaia (argazkigintza), Libres&Sostenibles (argazkigintza), Sol Agirre (argazkigintza), David Santiago, Juan Tapia eta Francisco Ubillla (argazkigintza), Imanol Marrodan eta "Algunas Mujeres Pioneras" (pintura) eta "Las misiones pedagógicas! erakusketak. Bilboko hiritarrek Hiriko udaltegietan gozatu ahal izango dituzte Expodistritoko programazioaren kokatzen diren erakusketa hauek.

MILA MUSIKA HARIA

Gitarra eta harizko tresnak maite dituzten pertsonek aurtengo udazkenean "Mila Musika Haria" zikloaren edizio berri bat ikusi eta entzun ahalko dute. Aurten ere, harizko musika-tresnen inguruan sortzen diren musika motei buruzkoa da.

  • Datak: abenduaren 3a, 10a eta 11a.

KULTUR TAILERRAK

Urtero bezala, Udalak kultur tailerrak jartzen ditu Bilboko herritarren eskura. Hamahirugarren edizio honetan eskaintza zabala da, 18 urtetik gorako erroldatuentzat. Informazio guztia, esteka honetan.

  • Datak: Urriaren 18an hasi eta udazken osoan zehar.

TXIO TA TXIO

'Txio ta txio' ekimenaren eskutik, uztailetik hona egiten ari den bezala, Udalak bere sare sozialetan bideoak zabaltzen jarraituko du abendura arte. Bideo horietan, Bilboko auzoekin lotutako bitxikeriak, pertsonaia garrantzitsuak eta pasadizoak dira protagonista. "Bilbao Izan"en edizio berri honetan, Iralabarri, Zabala, Errekaldeberri eta Miribilla auzoak ezagutzera ematen ari dira.

Bideoak Bilbao Izan eta Bilbao Kulturaren Facebook profiletan ikusi ahal izango dira, eta Bilbao Kulturaren Youtuben eta Instagramen, eta Bilboko Udalaren sare sozialetan ere

ZINEBI

Zinebi da FIAPF-ek (film-ekoizleen elkarteen nazioarteko federazioak) Estatuan 1974tik hona aitortu duen A mailako nazioarteko jaialdi bakarra film laburren eta dokumentalen kategorian. Gainera, Hollywoodeko Akademiak Oscar sarietarako kalifikatzaile gisa onartzen du Zinebi; britaniar zinemako BAFTA sarietarako eta espainiar Goya sarietarako kalifikatzailea da era berean. Urterik urte, estilo guztietako lanak biltzen ditu Zinebik bere egitarauan; ikus-entzunezko sormen-formatu berritzaile eta iradokitzaileenak, zein mundu osoko zine garaikidean sortzen ari diren zuzendarien lanak. Horretarako, zinemaren alderdi berriak esploratzearen aldeko apustua egiten du edizioz edizio, esperimentazio formalari zein zinema-ekoizpen berrien hibridotasunari eta diziplina artekotasunari lekua eginez; betiere, zinemagileek egungo errealitate konplexuen gaineko ikerketa etiko zein estetikoa aurkeztu dezatela sustatuz.

  • Datak: azaroaren 12tik 19ra.