Bilbobusek neguko ordutegia jarriko du martxan datorren astelehenean, irailaren 6an. Horregatik, linea bakoitzaren ordutegiak eta maiztasunak aldatuko dira, garai horretako bidaiari-kopuruaren arabera egokitzeko.

Gautxoriek 02.00etan izango dute, orain arte bezala, atzenengo abiatzea zentrotik auzoetarantz, gaueko aisialdiaren atzenengo orduarekin bat eginez.

ORDUTEGI BERRIAK NON ESKURATU

Ordutegien informazio xehea erabiltzaileen arretarako bulegoan begiratu daiteke (Poza lizentziatua, 8). Horrez gain, erabiltzaileek, behar izanez gero, etxean bertan eskura dezakete ordutegia, aplikazioa helbide honetatik App de Bilbobus edo Udalaren web orritik jaitsiz: www.bilbao.eus. 010 Bilboko Udaleko informazio telefonora deituta ere kontsultatu daitezke ordutegiak.

ALDAKETAK LINEA BATZUETAN

Bidaiarien beharrizanen arabera areago egokitutako zerbitzu bat ematearren, Bilbobusek aldatu egin ditu linea batzuen ibilbideak edo ordutegiak, zehazki 11, 22, 62 eta A3 lineenak.

Neguko ordutegia irailaren 6an abiatuko da, aldaketa hauekin:

  • 11. linea: irailaren 06tik aurrera, aldatu egingo da linea honen ibilbidea Atxurirako norabidean. Kendu egingo da lehengo abiaburua, kendu egingo da geltoki moduan ere, eta Olano kalean kokatuko da, 4. zenbakian.
  • 22. linea: Geltoki berri bat izango du Sarrikuerako norabidean: Zabalbide kalean, 221. zenbakian, hain zuzen.
  • 62. linea: Aldatu egingo da linea horren ibilbidea San Mameserako norabidean. Kendu egingo da Urkixo zumarkaleko geltokia, 100. zenbakian, eta abiaburua Kale Nagusian izango du, 85. zenbakian.
  • A3 linea: irailaren 06tik aurrera, aldatu egingo da linea horren ordutegia lan-egunetan, eta maiztasun handiagoa izango du, 20 minutuan behin izango baita, 30 minutuan behin barik. Ordutegia hau izango da:
  • Olabeagatik irtetea: 06:30etik 22:30era, 20 minutuan behin.
  • Moyuatik irtetea: 06:45etik 22:45era, 20 minutuan behin.