Deustuko Done Petri plazako alde bat publikoarentzat irekita dago, Bilboko Udalak jakinarazi duenez ostegun honetan. Hobekuntzako lanak ez dauda amaituta momentuz, baina gutxi falta da. Zehazki, emparantzaren zati honetan bakarrik falta da zuhaitzak landatzea, baina hori ezin dute egin abendura arte,birlandatzeko egutegia errespetatzeko.

Guztira, plazak 4 zuhaitz irabaziko ditu; izan ere, egiten ari diren lanekin 24 kendu dira eta Done Petriko eremu osoan 28 zuhaitz egongo dira. Zuhaitz horiek kentzea beharrezkoa izan da plazaren zati hori berdintzeko eta dauden oztopo arkitektonikoak kentzeko.

Era berean, 303 metro karratu berdegune irabaziko dira.

Plazaren zati horretako obrak hauek izan dira: plaza birmoldatzea, umeentzako jolas-gune estalia (550 metro karratu), jolas bioosasungarrietarako gunea (250 metro karratu) eta lorategi-gunea (830 metro koadro) egitea, led motako argiekin argiztatua, eta hiri-altzari berriak jartzea.

Nabarmendu behar da, gainera, umeen guneak eskaintzen dituen jokoen artean elementu bi inklusiboak direla eta irisgarritasun unibertsala eskaintzen dutela. Erdiko zilindroa duen kulunkari batek eta karrusel birakari batek aukera ematen dute ume guztiek, beren egoera motorra edozein dela ere, espazio bera partekatzeko.

Eremu irekiaren azalera 1.950 metro karratukoa da eta bertara Agirre Lehendakaria eta Madariaga etorbideetatik eta Ramon y Cajal kaletik sartzen da.

Done Petri plaza urbanizatzeko obra osoa 2022ko martxoan amaitzea aurreikusten da, Udalak jakinarazi duenez.