Irailaren 1etik 30era bitartean, Bilbok Kontakizun Laburren Lehiaketaren edizio berri bat antolatuko du. Aurten ekitaldi honen bosgarren edizioa ospatuko da, eta 'Zurrumurruen aurka, sartu aterpera!' leloa eramango du.

Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak, Herritartasunaren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan, hitzaren indar eraldatzailean konfiantza izanik, euskaraz eta gaztelaniaz kontakizunak kontatzera gonbidatzen duen edizio berria deitu du, aniztasunean oinarritutako bizikidetza sustatzeko, migratzaileei buruzko pertzepzio negatiboak aldatzen laguntzeko eta begirada berri bat emateko.

18 urtetik gorako pertsonak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, edozein nazionalitate edo bizileku dutenak, eta deialdiaren gaiak zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak azpimarratu beharko ditu: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien, zurrumurruen aurkako borroka, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.

Hizkuntza-modalitateak bi dira, euskara eta gaztelania, eta kontakizunak modu elektronikoan aurkeztuko dira, webgunearen bitartez.

SARIAK

Euskarazko kontakizuna:

  • 1. saria: 350 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
  • 2. saria: 150 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

Gaztelaniazko kontakizuna:

  • 1. saria: 350 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
  • 2. saria: 150 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

Finalistak: Kontakizun Laburren "Zurrumurruen aurka, sartu aterpera!" V. lehiaketara aurkeztutako lanak batuko dituen argitalpen baterako finalisten aukeraketa egingo da.

Epaimahaia: Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak izendatutako hiru kidek osatuko dute.