Aurreko larunbatean, ekainak 26, Bilboko Udalak amaitutzat eman zuen apirilaren 24tik martxan zegoen Auzo Active programaren lehenengo edizioa. Denbora horretan, hamaika dinamizazio saio egin dira Otxarkoagan, Abusun, Uribarrin, Errekalden, Iralan, Zorrotzan, eta Evaristo Churruca y Brunet kaian.

Guztira 35 tailer egin dira, eta 600 gazte inguruk parte hartu dute, eta saskibaloia, errugbia, kalistenia, xakea, piraguak, yoga, futbola, Herri Kirolak, atrofit boxing-a, dantza modernoa edo elikadura osasungarria izan dira eskainitako jarduerak.

Jarduera horiek antolatzen eta garatzen hainbat kirol klubek parte hartu dute, hala nola Athletic Fundazioa, Universitario Bilbao Rugby, Bidaideak Bilbao BSR, edo saskibaloiko eta herri kiroletako Bizkaiko federazioak, besteak beste, eta baita ere zenbait entitatek, hala nola ONCE edo Eroski Fundazioa, eta entitate sozioedukatibo batzuek ere bai: Tendel, Umeak Kalean, Gozaldi, Gazteleku, Eragintza eta Gure Lurra.

Bilboko Udalaren balantzea da "oso ondo" garatu dela Auzo Active programa, zeren eta aukera eman baitu aurrera egiteko bizimodu osasungarriko ohiturak sustatzeko eta gazteen parte hartzea eragiteko bidean, eta baita Bilboko auzoetako gizarte eta komunitate kohesioa eragiten.

Ekimen berritzaile honek arrakasta izan du, eta, beraz, datorren urrian ostera ere izango da.

?

AUZO ACTIVE

Auzo Active programak helburu bi dauzka; alde batetik, aisialdi osasungarriko kultura bat sortzea, hainbat baliotan oinarrituta: ahalegina, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna edo joko garbia; eta, bestetik, eremu publikoa dinamizatzea, Bilboko auzoen gizarte- eta komunitate-kohesioan aurrera egiteko estrategia gisa.

Horrez gain, programa berritzaile bat da, izaera unibertsala eta lankidetzazkoa duena, gazteen artean kirola eta gorputz jarduera sustatzea eta ohitura osasungarriak bultzatzea duena xede, eta adingabea jartzen duena erdigunean, transformazioa eragiten duen agente moduan parte har dezan.

Agintaldiko Planean eta Bilbao Aurrera 2021 Planean jasotako programa bat da, haur eta gazteentzako jarduerak monitorizatuak indartu nahi dituena gizarte-kohesioko neurri gisa, bereziki aire zabaleko hezkuntza-jarduerak. Jarduera gidatuak monitoreekin auzoetako kirol guneetan: frontoiak, kirol kantxak, parkeak eta ibilaldiak eraztun berdean.