Bilboko Udalaren Auzo Active programak bere lehen denboraldia itxiko du zapatuan, ekainak 26, Evaristo Churruca kaian egingo den jolas eta kirol festarekin.

Goizean 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 19:30era, 10 eta 17 urte bitarteko gazteek saskibaloia, errugbia, kalistenia, xakea, piraguak, yoga, futbola edo Herri Kirolekin zerikusia duten jarduerez gozatu ahal izango dute, erabat doan, eta, horrez gain, elikadura osasungarriari buruzko jarduerak ere izango dituzte.

Parte-hartzaileek jolaserako, aisialdirako eta dibertsiorako espazioa partekatuko dute programan esku hartu duten Bilboko klub eta erakunde batzuetako ordezkariekin, hala nola Athletic Fundazioa, Bidaideak Bilbao BSR, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa eta Herri Kirolen Federazioa, bai eta ONCE. Gainera, guneetako batean elikadura osasungarriari buruzko tailerrak egingo dira, Eroski Fundazioaren eskutik.

Jardunaldi horrekin, Udalak amaiera eman nahi dio joan den apirilaren 24an hasi zuen programari, zeinak 2 hilabetez eta asteburu guztietan dinamizatu baititu Bilboko auzoetako zelaiak, plazak eta parkeak, askotariko jarduera osasungarri eta dibertigarriekin. Guztira, hamar jardunaldi egin dira Uribarri, Errekalde, Otxarkoaga, Irala, Zorrotza, Abusu; hamaikagarrena Evaristo Churruka kaian larunbatean ospatuko dena, eta 400 gaztek hartu dute parte. Programa horni esker, aurrera egin ahal izan da bizi-ohitura osasungarrien sustapenena, gazteen parte-hartzean eta Bilboko auzoetak gizarte eta komunitate kohesian..

Bilboko Udalak oso balorazio positiboa egin du Auzo Active ekimenaren lehen edizioari buruz, eta udako hilabeteen ostean ekingo dio berriz ere eta, orain arte bezala, gizarte eta hezkuntza arloko erakundeekin eta kirol arloko klubekin lankidetzan jarraituko du.

AUZO ACTIVE

Auzo Active programak helburu bi dauzka; alde batetik, aisialdi osasungarriko kultura sortzea, hainbat baliotan oinarrituta: ahalegina, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna edo joko garbia; eta, bestetik, eremu publikoa dinamizatzea, Bilboko auzoen gizarte- eta komunitate-kohesioan aurrera egiteko estrategia gisa.

Gainera, programa berritzailea da, unibertsala eta lankidetzakoa delako, eta kirola eta jarduera fisikoa sustatzean oinarritzen da, gazteen artean ohitura osasungarriak sustatzeko, adingabea zentroan jarriz eta parte hartzera deituz, eragile eraldatzaile gisa.

Agintaldiko Planean eta Bilbao Aurrera 2021 Planean jasotako programa da, haur eta gazteentzako jarduerak monitorizatuak indartzeko gizarte-kohesioko neurri gisa, bereziki aire zabaleko hezkuntza-jarduerak. Jarduera gidatuak monitoreekin auzoetako kirol guneetan: frontoiak, kirol kantxak, parkeak eta ibilaldiak eraztun berdean.