Joan den apirilean, Bilboko Udalak martxan jarri zuen arte garaikidearen inguruko prestakuntza sustatzea helburu duen Bilbao Arte Gela Irekia -.BAGI! programako deialdia. Orain, Bilbao Artek ezagutzera eman berri ditu programako hamar proiektu irabazleak.

Aukeratutako proiektuak hainbat alorretako diziplinak barruan hartzen dituzte: ikus-entzunezkoa, serigrafia, zeramika, performancea, bideoa, narratiba, pintura eta grabatua. Artearen munduko 50 artista, ikertzaile, dibulgatzaile eta agente baino gehiagok hogeita hamar konferentzia, hiru mintegi, hogei hitzaldi ireki, hamabost tailer inguru, hainbat proiekzio, hiru erakusketa eta zuzeneko zenbait emanaldi eskainiko dituzte.

Ekainetik irailera bitartean, Urazurrutiako udal zentroan, jarduera-programa osatu bat eskainiko da, mundu artistiko eta profesionala ezagutzen duen publiko batentzat. Programa honek prestakuntza, bitartekaritza eta sorkuntza izaera irekia dauka.

Hauek dira aukeratu diren hamar proiektuak:

  • Ekaina / Uztaila

Baterako sorkuntzaren mintegia eta tailerra, espekulazioaz eta sorkuntza garaikidearen jasangarritasunaz (edo jasangarritasun ezaz) Euskal Herrian, eta egindako lanen erakusketa: Gabinete de humusidades culturales y semillas raras (Oihane Sánchez).

  • Uztaila

Mintegia eta sorkuntza-tailerrak munstroen iruditeriei buruz, eta egindako lanen erakusketa: Pandemonio. Retóricas iconográficas en tiempos convulsos (Leticia Gaspar).

Hitzaldi irekiak eta zeramika garaikideko tailer praktikoa, eta egindako lanen erakusketa: La enredadera. Materialidades cerámicas contemporáneas (Raquel Asensi).

  • Abuztua

Performancearen hastapen-tailerra, performance-bideoko proiekzioak, performance kolektiboa eta performanceari buruzko hitzaldiak: Corren malos tiempos para los cuerpos (Endika Basaguren) eta Un paseo por la performance vasca contemporánea (Patricia Lopez).

  • Iraila

Arteari, teknologiari eta zientziari buruzko hitzaldiak, eta mugitzen ari diren irudien tailerra: ART+ Cuadernos de arte expandido y tecnológico (Gheada).

Eztabaidako, prestakuntzako eta sorkuntzako tailerra, eta langile-iruditeriari buruzko hitzaldia: geLAN (Emovere elkartea).

Idazkuntza, arte bisualetatik ikusita: hitzaldi irekiak, mintegia, tailerrak. Escrituras liminares (Alberto Lomas).

  • Urria

Arte garaikideari buruzko gogoeta teorikoko eta eztabaida feministako jardunaldiak, eta Sra. Polaroiska-ren performancea: Una habitación propia: debates feministas en torno a las prácticas artísticas sobre identidades y subjetividades (Lempicka eta bazkideak).

  • Urria / Azaroa

Arte grafikoen tailerrak: De la memoria al cine, sin olvidar la abstracción (Colectivo Sobre Presión), Euskal Alfabetoa (Verónica Domingo) eta Grabado a la punta seca sobre acetato (Irati Retolaza).

  • Azaroa

Bildutako lanen dokumentu biziei buruzko tailerra eta proiekzio irekiak: Archivos vivos (Tana Garrido eta Julia Martos).

Datak, ordutegiak eta izena emateko moduak hemen daude.

PARTE HARTZEN DUTEN ARTISTAK ETA KULTUR AGENTEAK

Honako artista eta kultur agente hauek jardueretan parte hartzea aurreikusi da, bai tailerrak ematen, bai hitzaldiak eskaintzen: Oihane Sánchez, Andrea Estankona, Ane Seijas, Arturo/Fito Rodríguez, Haizea Barcenilla, Arantza Lauzirika, Natxo Rodríguez, Laura Díez, Igor Rezola, Iker Fidalgo, Maria Muriedas, María Salazar, Mawatres, Daniel Muñoz, Ricardo Antón, Leticia Gaspar, Marta Piñol, Iñaki Arnoz, Txaro Arrazola, Maite Leyun, Saray Perez, Ane Takitto, Rut Moreta, Raisa Alava, Lucia Diaz, Raquel Asensi, Endika Basaguren, Martín Artiach, Jordina Ros, Pere Estadella, Hector Canonge, Ana Esmith /Miss Beige, Verónica Peña, Elia Torrecilla, Nuno Oliveira, Margarida Chambel, Aintza Uriarte, Ramón Churruca, Esther Ferrer, Josu Rekalde, Patricia Lopez, Alberto Lomas, Nerea Lekuona, Itziar Markiegi, Ada Kada, Catherine Foulkrod, Beatriz Sánchez / Loopitas, Beatriz Sánchez, Javier Rodríguez Pérez-Curiel / Chavezito, Héctor Zamora, Saioa Olmo, Susana Carramiñana, Bea Aparicio, Adelina Moya, María Ptqk, Haizea Barcenilla, Susana Carramiñana, Elssie Ansareo, Sra. Polaroiska, Blanca Ortiga, Colectivo Sobre Presión, Verónica Domingo, Irati Retolaza, Estudio Gheada, Tana Garrido eta Julia Martos.

Ekimen honen bidez, lankidetza-zubiak sortu gura dira artisten kolektiboen eta herritarren artean, arte-ekintza garaikideen inguruko gogoetarako, jakintzarako, bultzadarako eta proiekziorako.

Deialdi honetarako 50.000 euro bideratu dira, eta laguntza hauek zehazten dira: 4.000 euroko lau dirulaguntza, 5.000 euroko bi dirulaguntza, eta 6.000 euroko lau dirulaguntza.

#BILBAOAURRERA2021 PLAN BEREZIA

"Dirulaguntzen poltsa" hori "Artistak koronabirusaren aurka/ Ekaitzaren ostean" programaren jarraipena da. Programa hori iaz sortu zen -Udalak #BilbaoAurrera2020 Planarekin abian jarritako beste neurri berezi batzuk bezala-, kultura-sektoreari laguntzeko, osasun-krisiak kolpatuta zegoenez gero.

#BilbaoAurrera2021 Plan Bereziaren helburua Bilbon gizarte-kohesioa mesedetzea eta ekonomia, enplegua eta kultura suspertzea da. Joan den urtean, pandemia hasi zenean, bultzatu zen #BilbaoAurrera2020 Planaren jarraipena da, eta covid-19aren osasun-krisiak uriko pertsonengan eta enpresengan dituen ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berrindartzeko helburua du.

Iazko maiatzean udal-ordezkaritza zuten alderdi politiko guztiek adostutako #BilbaoAurrera2020 planak izandako harrera onaren ondoren, Udalak aparteko plan berri bat jarri du abian, #BilbaoAurrera2021 izenekoa. Plan horrek jarraipena ematen dio azken hilabeteetan egindako lanari, eta 15,1 milioi euroko aurrekontua jartzen du mahai gainean, gizarte-kohesioaren, kulturaren, ekonomiaren eta enpleguaren arloko 43 neurri zehatz aurrera ateratzeko.