Koronabirusaren pandemiak eragindako krisialdiak garai txarrak ekarri dizkio kulturaren sektoreari. Hori dela eta, Bilboko Udalak 129.200 euroko aurrekontua bideratuko du uriko kultur elkarteen proiektuak sustatzeko. Udalak diru kopuru hori bideratzea onartu egin du Gobernu Batzarrean.

Diru-laguntza hauen onuradun izango diren elkarte eta elkarteak:

  • Jatorki Koral Taldea- Proiektua: Agina Memoriala (XXIV. Edizioa)
  • Bizkaiko Abesbatzen Astea Elkartea- Proiektua: Semana Coral Vizcaina XLVIII Semana Coral Vizcaina
  • Antespacio Kultur Elkartea- Proiektua: Festival Iturfest VIIEspacio Plaza Sarean Kultur Alkartea - Proiektua: Luzatu Gau Irekia 2021
  • Amigos del Organo de Bizkaia Diego Amezua Elkartea - Proiektua: Bilboko 9. Nazioarteko Organo Jaialdia
  • Danza Fuga Elkartea- Proiektua: Punto de Fuga 2021:
  • Yo Universe Ikasleen Elkartea- Proiektua: TED x UDeusto 2021
  • Deusto Senide Elkartea - Musika jardueren antolaketa
  • Zirkozaurre Malabaristeen eta Artisteen Elkartea- Proiektua: IV Festival ZKZ
  • "Aullidos de Otxar" Antzerki komunitarioa Elkartea- Proiektua: "Estos tiempos inolvidables"
  • Gatzipeko Kultur Elkartea - Proiektua: Bulegoa z/b 2021
  • Tendel Tular Kultur Elkartea - Proiektua: Irratia
  • Aspace Elbarritasun Zerebralaren Elkartea - Proiektua: Irakurketa Errazeko Jardunaldia Deustuko Gizarte Etxean, San Ignazioko CADen eskutik (Aspace Bizkaia)
  • Kuraia Bilboko Musika Garaikidearen Taldea - Proiektua: Kuraia 2021- 28. Musika Garaikidearen Topaketa
  • Bizkaiko Merkataritza-Itxasketako Kapitainen Elkartea - Proiektua: Juan Sebastian Elkanoren munduko lehen itzuliaren V. mendeurrena
  • Wikitoki Elkarsorkuntzarako Laborategia - Proiektua: Wikitokiren Kultur ikerketa eta garapena
  • Bizkai Euskal Folklor Elkartea - Proiektua: Bilbo Dantzan
  • Bilboko Zezen-Zale Kluba - Proiektua: zezenak 500 urtez Bilbon eta covideko urte bat
  • Deustuko Kultur Taldea Uzturre
  • Euskadiko Argazkilari Elkarteen Federazioa - Proiektua: BilboArgazki 2021
  • Athletic Club Fundazioa - Proiektua: Athletic Club Fundazioa: Letrak eta ikus-entzunezkoak
  • Jesus Maria de Leizaola Fundazioa - Proiektua: Bilboko Gaiak 2021
  • Jalgi Fundazioa - Proiektua: Hamburgo Platz 2021
  • KLEM-Kuraia Musika elektroakustikako laborategia - Proiektua: Espacio Klem 2021
  • Okela Kultur Elkartea - Proiektua: Artisten Meeting Pointa
  • Peña Zabala del Dr. Fleming de Bilbao - Proiektua: Doktoreari omenaldia
  • El Sitio Elkartea - Proiektua: Kulturaren sustapena eta hedapena

Horrela, Bilboko Udalak hiriko kultura-taldeei laguntza ematen jarraitzen du, 2020ko apiriletik ezarritako ibilbide-orriari jarraituz, eta, hala, egungo egoerek eragindako zailtasunak dituen sektore baten ondoan kokatzea lortzen du. Udalak sektorearekin duen apustua eta konpromisoa sendoa da; horregatik, hainbat ekimen garatu ditu bertako profesionalei beren proiektuetan laguntzeko.