Bizikleta uzterako orduan koadroa blokeo-palankarekin finka dezaten eskatu die Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun sailak Bilbaobizi bizikletak mailegatzeko zerbitzuaren erabiltzaileei. Horretarakin, Udalak informazio-kanpaina bat jarriko du martxan.

Alfonso Gil alkateorde eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak azaldu duenez, kanpaina honen bidez "bizikletak behar bezala eta arduraz erabiltzea eskatu nahi dugu, ez erabiltzen diren bitartean bakarrik, baita erabili ondoren ere, blokeo-palanka zapalduz".

Zerbitzuak ondo funtzionatzeko eta amaierara arte behar bezala erabiltzeko, erabilgarri dauden zerbitzuguneetako edozeinetan itzuli behar dira. Ainguraketa askeak badaude, ainguraketan sartu behar dira eta nahitaez jaitsi behar da aulkiaren eta atzeko gurpilaren artean dagoen blokeo-palanka, alokairua amaitzeko.

Salbuespen gisa, geltokian ainguratze librerik ez badago, bizikleta geltokiaren ondoan utzi behar da, oinezkoen edo ibilgailuen osotasuna eta/edo segurtasuna arriskuan jarri gabe eta nahitaez jaitsi behar da aulkiaren eta atzeko gurpilaren artean dagoen blokeo-palanka, alokairua amaitzeko.

Harpidedunei kanpaina honen berri eman zaie aldez aurretik. Kanpaina gaur hasi eta ekainaren 18ra arte (ostirala) izango da eta zerbitzuaren erabiltzaile guztiei informazioa eta laguntza emango zaie 7:30-9:30, 14:00-16:00 eta 19:30-21:30 ordutegian. Bizikletak maileguan hartzeko laguntza hauek izango dituzten guneak honako hauek izango dira: Blas de Otero, Sarriko, Anselmo Clavé, Epalza, San Pedro, Indautxu, Udaletxea, Levante eta Zunzunegi.

Informazio-kanpaina honekin, Udalak, beste behin ere, hiriak kutsatzen ez duen garraiobide osasungarri baten aldeko apustua egiten jarraitzen duela erakusten du. Bestalde, Alfonso Gilek eskerrak eman dizkie zerbitzuko abonatuei mugikortasun iraunkorrarekin duten konpromisoagatik.

Bilbaobizi mailegu-zerbitzua Europan bizikleta bidez gehien erabiltzen den udal alokairu-sistema bihurtu da. Iaz, nahiz eta pandemiaren ondorioz zerbitzua 105 egunez itxita ego harren, erabilera guztiak 941.334 izan ziren. Gaur egun, altan emandako 26.176 pertsonak gainditzen ditu.

BILBAOBIZI ZERBITZUAREN ORDUTEGIA

Bizikletak mailegatzeko udal zerbitzua 2018ko urrian berritu zen, Bilbaobizi izenez ezagutzen den lagundutako pedalezko bizikletak soilik dituen sistema baten bidez. Gaur egun, funtzionamendu-ordutegia 6:00etatik 22:30era da alokatzeko eta 23:00etan bizikleta itzultzeko, asteko egun guztietan. Ordutegi hori osasun-agintarien irizpideei jarraituz egokitu da, covid-19ari aurre egiteko.