BILBO. Larunbat honetan, maiatzak 29, Eskelek lehiaketaren laugarren edizioa ospatuko da. Bertan, parte hartzen duten lanbide-heziketako zentroek ekoitzitako ibilgailu elektrikoak lehiatuko dira. Guztira 19 taldek hartuko dute parte.

Rikardo Lamadrid Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak parte hartu du aurkezpen ekitaldian, eta harekin izan da Koldo Narbaiza Olaskoaga Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzia. Aurkezpenean izan dira, halaber, Gaizka Lazarobaster TKNIKAko (LH, Hezkuntza Saila) Automozioko arduraduna eta Xavi Safont Aparicio Alterityko Negozio Garapeneko zuzendaria.

Larunbat honetan, hilaren 29an, lehiaketaren azken fasea jokatuko da Bilboko Itsasmuseumaren aurrean, 10:00etatik 18:00etara. «Ibilgailuen proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dira, eta bertatik bertara ikusi ahal izango da zentroek ikasturtean egin duten lanaren emaitza», zehaztu du Rikardo Lamadridek.

LEHIAKETAREN DESKRIBAPENA

Euskelec lehiaketan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen dute, oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako.

Lehiaketak bi fase ditu; batetik, fase teknikoa eta sormenezkoa (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste) eta, bestetik, fase dinamikoa. Azken horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatzen dira, eslalom, azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez, besteak beste.

Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin zen, Zornotzako Boroa enpresa-parkean, maiatzaren 6an. Proiektuaren aurkezpenak egin ziren, bai eta ibilgailuen aurretiko egiaztapenak ere.

Bigarren fasea datorren maiatzaren 29an egingo da, Bilboko Itsasmuseumaren aurrean. Egun horretan, bada, taldeek beren prototipoak probatuko dituzte proba dinamikoetan.

PARTE HARTZEN DUTEN TALDEAK

Gero eta talde gehiagok parte hartzen dute; egun, 19 talde lehiatzen dira, eta aurtengoa Euskaditik kanpoko zentroak lehiatzen diren lehen edizioa da (Kantabriako lau eta Zaragozako bat). Hona hemen parte hartzen duten zentroen zerrenda:

  • San Viator zentroa
  • Bidebieta LHII
  • San Jorge LHII
  • Iurreta LHII
  • Elorrieta-Errekamari LHII
  • Aretxabaleta lanbide-eskola
  • Otxarkoaga prestakuntza-zentroa
  • Miralbueno BHI
  • Ortzadar ikastetxea
  • UGLE
  • Somorrostro prestakuntza-zentroa
  • Ikasauto
  • Emilio Campuzano LHII
  • Meka LHII
  • Egibide
  • Nuestra Señora de Los Remedios BHI
  • San Juan Bautista ikastetxea
  • 1. LHko zentro integratua (1. taldea)
  • 1. LHko zentro integratua (2. taldea)

LEHIAKETAREN XEHETASUNAK

Bigarren fasea datorren maiatzaren 29an egingo da. Hona hemen ordutegia:

  • 7:00:Taldeak sartzea
  • 7:00-8:30: Taldeei harrera egitea, eta akreditazioak eta boxaren giltzak ematea
  • 7:30-9:30: Ibilgailuen azterketa teknikoa
  • 9:45-10:45: Balaztatze-proba
  • 11:00-12:00: Azelerazio-proba
  • 12:15-13:15: Eslalom-proba
  • 13:30-14:00: Sailkapena
  • 14:00-15:00: Bazkaltzeko etenaldia
  • 15:15-16:30: Erresistentzia-proba
  • 16:45-17:45: Sari-ematea