BILBO. Astero bezala, kulturaz gozatzeko egitarau zabala eskainiko du Bilboko Udalak datorren astelehenetik aurrera, #BilbaoUdaberria2021 programaren bitartez. Oraingo honetan, literatura solasaldiak, kontzertuak, ilusionismoa edo kultura eta argazkigintza erakusketak izango dira protagonista nagusiak.

Kalean ospatzen diren ekitaldien sarrera doakoa da baina lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, webgunean. Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak.

Proposamen guzti hauetan, nahitaez erabili behar da maskara, eta uneoro izango dira agintariek markatutako segurtasun- eta higiene-berme guztiak, bai publikoarentzat, bai artistentzat.

Programazioa maiatzaren 24tik 30era:

1. BARRUTIA

SAN INAZIO - IBARREKOLANDAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (maiatzaren 28ra arte)

San Inazioko Udaltegian Bizargorrieren "Pertsonak. Lekuak. Uneak" argazki erakusketa izango da ikusgai azken egunotan Expodistrito programaren barruan. Argazki hauek elkarren artean oso desberdinak diren hamar herrialdeetan zehar egindako ostera egiten dute, eta uneak, jarrerak eta espazio bereziak atzitzen saiatzen da. "Ez da perfekzio teknikoa argazkietan bilatzen dena, baizik eta iheskortasunak eta egoera bakanak atzitzea, non, aldi berean, pertsona guztiek ikus ditzaketen islaturik beren buruan". Sarrera doakoa da.

3. BARRUTIA

UGARTE PLAZA

  • Musikauzo (maiatzaren 27an, 19:30ean)

MusikikAuzoren eskutik Jonu Kantautorea izanfo da Ugarte plazan. Artista 2000. urtean hasi zen, gitarraren laguntzaz, jai eta aretoetan jotzen. Hasieratik eta gaur arte, asmoa beti izan du bera: ideiak musikaren bidez adierazi eta musikaz gozatzea. Abestien hitzak eta musika berak idatzi eta konposatu ditu. Zuzenekoetan bere abestiez gain, Euskal Herriko abesti tradizionalak eta euskal taldeen bertsioak entzun daitezke.

OTXARKOAGAKO UDALTEGIA

  • Magiaren Topaketak (maiatzaren 28an, 19:00etan)

Otxarkoagako Udaltegian Tony Pérezen "Acróbatas de la laringe" izango da, bentrilokiari buruzko hitzaldi atsegina, magiari hain lotuta dagoen eta ezezagun arte hori.Arte bitxi honen historian zehar ibilaldi bat, Espainiako bentriloko handienetako arbelezko diskoen audio digitalizatu batzuekin.

  • Maiatzaren 29an, 19:00etan.

Magiaren Topaketak amaitzen da "Atera ezazu barruan duzun magia" lehiaketaren VII galarekin. Aurreko edizioek izandako arrakastaren ondoren, zazpigarren lehiaketa iritsi da, eta talentu berriak biltzen ditu, harrobia sortzeko.

4. BARRUTIA

BEGOÑAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (maiatzaren 28ra arte)

Expodistrito programak Begoña Udaltegira hurbildu du Xabier Goikoren "Principios de incertidumbre" erakusketa. Lan hau bizi dugun une historikoari emandako erantzuna bat da, urruntze sozialezko garai bat izaki, argi artifizial eta birtual bat nagusitu den garai bat izaki. Hori dela eta, artistak argi naturala erakusten du, suak sortua, bidea emango duena konpromisoa eta naturaz egiten dugun erabilera hautemateko. Sarrera doakoa da.

KARMELO PLAZA

  • Musikauzo (maiatzaren 27an, 19:30ean)

Bilboko Txistulari Bandak bere kalitatearen berri emango du emanaldi honekin. Bidebarrieta Kulturgunean hainbat kontzertu eman ondoren, kontzertu ziklo bat jarri zuten abian Euskalduna Jauregian, gaur egun indartsu jarraitzen duena.

  • Udaberriko bertso saioak (maiatzaren 29an, 13:00etan)

"Udaberriko Bertso Saioak" Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Jone Uria eta Nerea Ibarzabalekin agur esango dio 2021eko edizioari hilaren 29an.

5. BARRUTIA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

Bidebarrietako Liburutegiko Aretoa Nagusiak bere kultur programazioaren jarraipena egiten du aste osoan, hitzorduez beteriko astearekin:

  • Maiatzaren 24an, 19:00etan.

Hilaren 24an, astelehena, "Kultura eta pentsamendua" zikloaren hirugarren saioko protagonista izango da berriro beldurra. Hitzaldi honen izenburua "De lo terrible a lo jocoso. El diablo y la propagación del miedo". Hizlaria María Jesús Zamora izango da, filologia hispanikoko doktorea eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea.

  • Maiatzaren 25, 19:00etan.

John Carlin, Dani Álvarez eta Mikel Erreparaz Brexitari eta haren ondorioei buruz arituko dira "Reino Des-unido. El Brexit y sus consecuencias" izeneko hitzaldian.

  • Maiatzaren 27an, 19:00etan.

Raúl Ibáñez Torresek "La gran familia de los números" liburua aurkeztuko du.

Hiru hitzorduak sarrera librekoak dira lekua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (maiatzaren 28ra arte)

San Franciscoko Udaltegiak agur esango dio Blanca Basaberen Expodistrito programaren barruan kokatzen den proposamenari. roposamenaren ardatza elkarrizketa da, musikaren eta kolorearen artekoa, eta xede ditu bere akuarelen kontsonantzia eta haien bidez ikusleengan eragin nahi dituen zirrarak. Kromatismo oinarrizko batetik abiatuta, hastapeneko soinu inpaktuzkoaren irudikapena bilatzen du, musikazko unibertso joritasun kromatikoz bete bateranzko bilakaeran, sinplifikaziorik handiena eta akorderik dramatikoenak aurkitzeko berriz ere. Sarrera doakoa da.

6. BARRUTIA

BERTENDONA INSTITUTUA

  • Musika dibertigarria da - La música me divierte (maiatzaren 28an 18:30ean)

Musika Dibertigarria da programak agur esango dio Uriari Trío Vocal Argentaren Backstage ikuskizunarekin, zarzuela, opera eta musikalen kontzertu didaktikoa.

Kontzertu honetarako sarrerak webgunean eskuratu ahal izango dira. Gainera, sarreren% 10, gutxienez, aretoan bertan egongo da ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

ABANDO-BARRAINKUAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (maiatzaren 28ra arte)

Jakue Barearen "Entropía" erakusketak azken egunak ditu Abandoko barrutian. "Entropia" da sistema batek ordena galtzeko duen joera berezkoa. Hala ere, nahiz eta guztiak duen joera kaos eta ziurgabetasun egoera baterantz lerratzeko, beti geratzen da leku bat edertasunerako. Sarrera librea da.

8. BARRUTIA

ALTAMIRAKO FRONTOIA

  • Musikauzo (maiatzaren 28an, 18:00etan)

My Bastard Friend Bilbon 2018an sortutako musika-proiektua da, hirukote akustikoaren formatuko bertsioen errepertorio guztiz hautatua interpretatzeko. Taldeak artista-sorta zabala defendatzen du, eta, batzuetan, kutsu intimoa eta harmoniatsua du, eta beste batzuetan, berriz, sexy eta lotsagabeagoa. Altamira auzoko frontoira hurbiltzen denak beren musika gozatzeko aukera izango du.

SABINO ARANA ETORBIDEA 50. ZENBAKIAREN ONDOKO PLAZA - BASURTU

  • Musikauzo (maiatzak 29an, 13:00etan)

Basurtuk erritmo onenarekin jasoko du asteburua. Confluence banda sortu zen Irrintzi Ibarrolak (ahotsa, gitarra akustikoa eta konposizioa) eta Jorge Grosek (gitarra) bat egin zutenean. Ingelesezko gaiak Mississippi zaharraren usainekin eta pop-rockaren klasikoekin partekatuko dituzte, musikarik onenaz gozatu nahi duten auzotar guztiekin.