BILBO. Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak erakundearen bulego eragilearekin bat egingo du Bilboko Udalak. Erakunde honek 'Zaintzak gizarte-zerbitzuen erdigunean, suspertze inklusibo baten alde' izeneko bilera antolatu du.

Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzi ordezkariak aurkeztuko du Smart Bilbao, Bilbo hiriaren digitalizazio-proiektua, inklusioaren ikuspegitik.

Agirregoitiak telematikaz parte hartuko du, 12:00etatik aurrera, gaur, maiatzak 19, eguaztena, "Digitalizazio inklusiboa: zerbitzuen oraina eta etorkizuna" izeneko saioan. Topaketaren formatua elkarrizketa izango da, eta tokiko eta eskualdeetako gobernuak, teknologoak eta arlo bateko eta besteko arduradun politikoak bilduko ditu, eztabaidatzearren zer eginkizun bete dezaketen teknologia digitalek covid-19ari eman ahal zaion erantzunean eta nabarmentzearren hainbat adibide, teknologiaren erabilerak lanaren etorkizuna hobetu, tokiko demokrazia sendotu eta eskubide digitalak babes dezakeela erakutsiz.

HTGB erakundearen 2021eko Bulego eragileak digitalizazioaren gainean egingo du elkarrizketa politiko bat, eta, bertan, nabarmenduko dute zer egin dezaketen tokiko gobernuek eta eskualdeetako gobernuek bermatzearren teknologiak pertsonen eta planetaren onerako jardungo direla covid-19aren pandemiaren ostean.

Bilboko Zinegotziak nabarmenduko du nola Bilbok, HTGBko Hiri Digitalen Komunitate Praktikoaren lider gisa, hau sustatu nahi duen: "sustatu nahi du gara dadila ikuspegi eta dinamika bat tokiko gobernuen artean informazio inklusiboaren gizarte baten alde, zeinaren bidez urritu egingo baita tarte digitala eta teknologia berriak akuilu moduan erabiliko baitira hiri jasangarrik eta lehiakorrak garatzeko, non bizilagunak parte sentituko baitira".

Parte-hartzaileen artean nabarmentzekoak dira Hagako alkate eta HTGB erakundeko lehendakari-kide Jan Van Zanen, Alemaniako Mannheim hiriko Peter Kurz, Kuala Lunpurreko metropoli-aldeko Subang Jayako alkate Noraini Roslan andrea, Johannesburgoko alkate Geoff Makhubo eta Microsoft-eko lehendakariorde Hugh Eaton.

Topaketa barruko saioak maiatzaren 14an hasi ziren, ostiralarekin, eta bihar amaituko dira, maiatzak 20, ostegunean, Batzorde eragilea aibarazteko eztabaida politikoarekin, zeinaren goiburua izango baita "Tokiko politiken ahalmena baliatzea zaintzen duen gizarte bat eratzeko", eta Bulego eragilearen estatuzko eztabaidarekin. Xabier Ochandiano, Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Saileko zinegotzi ordezkaria topaketari amaiera emateko bi saio horietan izango da parte hartzen.