Ale berriaren banaketa hasi da

Errekaldeko Bizikidetza Estrategia, InfoBilbao buletinaren gai nagusia

17.05.2021 | 12:19

BILBO. Errekalden martxoan inplementatzen hasi den 'Auzoak abian / Barrios en marcha' Bizikidetz Estrategia izango da InfoBilbao udal informazio-buletinaren ale berriaren gai nagusia. Bilboko Udala banatzen hasi da jada.

InfoBilbaoren ale berri honetan zehaztu denez, martxoaren hasieran aurkeztutako "Auzoak abian / Barrios en marcha" Bizikidetza Estrategiak bultzada sendoa emango dio 7. Barrutian (Errekalde) dagoen kultur aniztasun handiaren aldeko apustuari, gizarte-aberastasun eta kohesioaren iturri den aldetik, bizilagunen ongizatea eta duintasuna ziurtatzeko eta hiri-esparru horren eraberritze ekonomiko, sozial eta urbanistikoa sustatzeko.

"Auzoak abian / Barrios en marcha" Bizikidetza Estrategiak abiapuntutzat hartu du Bilboko Udalak 2014az geroztik Gazteleku Elkartearekin Ametzola eta Iralabarri auzoetan garatu duen Kulturarteko Esku-Hartze Komunitarioaren (KEK) programa. Ekimen honek 615 ekintza komunitario bideratu ditu ("Ogiaren Jaia", Osasun Komunitarioaren Mahaia", etab.) hiru jarduera-arlo nagusiren inguruan (osasuna, hezkuntza eta bizikidetza), 56.000 pertsona ingururen parte-hartzea sustatuz.

"Auzoak abian / Barrios en marcha" Bizikidetza Estrategia berria abian jartzean, Ametzola eta Iralabarriko KEKean bildutako esperientzia 7. Barrutiko gainerako auzoetara hedatuz joango da (Errekaldeberri, Larraskitu, Uretamendi-Betolatza-Ingurubidea eta Iturrigorri-Peñascal), gizarte-eragileek eta herritarrek egindako lana finkatuz eta bertan lan egiten duten udal sailen arteko koordinazioa indartuz (Gizarte Ekintza, Gazteria eta Kirola, Kultura eta Gobernanyza, Osasun eta Kontsumoa eta Herritarren Segurtasuna).

InfoBilbao berri honen 25.000 ale banatuko ditu guztira, etxez etxe nahiz 7. Barrutian (Errekalde) dauden udal zentro eta ekipamenduen sarearen bitartez. PDF formatuan ere eskura daiteke bilbao.eus udal webguneko "Udalaren argitalpenak" atalean.

noticias de deia