BILBO. Gaur goizean, maiatzak 5, Drakularen omenezko erakusketa inauguratu dute Zabalgune Eraikinean. 'Odol Tinta - Banpiroari Omenaldia' izeneko erakusketa FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren edizio berriaren barruan dago antolatuta, eta maiatzaren 13ra arte egongo da ikusgai.

Inaugurazioan izan dira Amaia Arregi Bilboko Jarduneko Alkatea, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako Zinegotzia, Vanesa Fernández FANTeko zuzendaria, Borja Crespo erakusketaren komisarioa eta ekimen honetan parte hartu duten Higinia Garay, Raquel Alzate, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Conxita Herrero, Susanna Martín, Raquel Meyers eta Mamen Moreu artistak.

Edozein ekitaldi espezializatutan beti presente dagoen banpiroaren irudia da "Odol Tinta - Banpiroari Omenaldia" erakusketaren protagonista. Fokua odola xurgatzen zuen pertsonaia mitikoan eta honen erotismoan eta misteriozko aureolan jarri da. Erakusketa honetarako, komikiarekin, ilustrazioarekin eta diseinuarekin lotutako pisuzko eta talentu handiko 24 artistak fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte, Bram Stoker idazleak sortutako Drakula betierekoa ardatz hartuta. Erakusketa "Ink of Dracula - A Comic Tribute" erakusketaren zabaltze eta eguneratze bat da, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren eta SITGES-Kataluniako Fantasiazko Zinemaren Nazioarteko Zinemaldiak ekoitzia.

Hala, "Odol Tinta - Banpiroari Omenaldia" erakusketan, Borja Crespo, zuzendari eta kultur programatzaileak koordinatuta, Higinia Garay, Quan Zhou, Raquel Alzate, Laura Pérez, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Irene Márquez eta Conxita Herrero artistek landutako inoiz ikusi gabeko arte banpirikoaz gozatzeko aukera izango da, Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galvan, Susanna Martín Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriampersand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uve artisten ikuspegi bereziekin batera.

"Odol Tinta - Banpiroari Omenaldia" doan bisitatu ahal izango da 08:00etatik 20:00etara. FANT jaialdiari buruzko informazio gehiago lortzeko, bisitatu webgune ofiziala.