BILBO. 5 eta 14 urte bitarteko haurrei eta haien familiei bideratutako aisialdirakok jardueraz beteriko egitaraua prestatu du Bilboko Udalak aurkeztu berri duen 'Jolastu auzoan' programaren barruan. Jarduera guztiak doakoak izango dira.

Programa hori #PlanBilbaoAurrera2021en neurrietako bat da, gizarte-kohesioaren eremuan, eta familiei eta haurrei zuzenduta dago. Ekimen honen bidez, Udalak espazio bat eskaintzen die adingabeei, beste haur batzuekin modu osasuntsu eta seguruan erlazionatzeko; gainera, familiei laguntzen die kontziliazio-premietan.

"Jolastu Auzoan" programaren helburua da, halaber, erakunde sozioedukatiboek Bilbon egiten duten jarduerari eusten laguntzea eta aisialdiko begirale-lanak egiten dituzten gazteentzako aukerak sortzea.

"Jolastu Auzoan" maiatzaren 1ean, zapatua, hasiko da Bizikidetza Plazan -Izozakiren dorreen ondoan-, eta astebururo aisiaz eta dibertsioz beteko ditu Bilboko auzo eta espazio publikoak, hala nola Done Bikendi, Zabalgune, Bizkaia, Pio Baroja, Aita Donostia, Basurtugoitia, Lezeaga, Iparralde lorategia eta Levante, besteak beste.

Gune horietara hurbiltzen diren familiek hainbat jarduera eta tailer, sormenezko jolasak, zurezko jokoak, bingo musikala, gynkanak, dantza, herri kirolak eta abar izango dituzte aukeran, goizez zein arratsaldez.

PROGRAMAZIOA

Jarduera guztiak aire librean izango dira, doan, eta gehienetan ez da aldez aurretik izena eman behar.

Maiatzak 1 zapatua:

  • Bizikidetasun plaza (Izozaki). Euskal eguna 17:00-19:30. Familiak eta 12 urte arteko adingabeak.

Maiatzak 2 domeka:

  • Sabino Arana parkea. Euskal eguna 17:00-19:30. Familiak eta 12 urte arteko adingabeak.

Maiatzak 8 zapatua:

  • La Pinza (Uribarri). Skate & co. 11:30-14:00. 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat.
  • Bolintxura irteera, (ibaieder parkeko tirolinetatik. Abusu). 11:30 -14:00. 9 eta 11 urte bitarteko umeentzat. *Izena ematea ukgunea@gmail.com.
  • Done Bikendi plaza (Abando). Betiko jolasak. 17:00 -19:30. Familiak eta 12 urte arteko adingabeak.

Maiatzak 9 domeka:

  • Enkarnazio plaza (Atxuri). Igande dibertigarriak. 11:00-13:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Maitzak 15 zapatua:

  • Basurtugoitia plaza (Basurtu). Betiko jolasak. 17:00-19:30. Familiak eta 12 urte arteko adingabeak.
  • Mariaren Bihotza (San Francisco). Bingo musikatua. 11:30 -14:00. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Maiatzak 16 domeka:

  • Basarrate (Santutxu). Igande dibertigarriak.. 11:00 - 13:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Maiatzak 22 zapatua:

  • Berria plaza (Alde Zaharra). Birziklatze tailerra. 11:30-14:00. 5 eta 9 urte bitarteko umeentzat.
  • Zabalgune (Abando). Dantza eta musika. 17:00 - 19:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Maiatzak 23 domeka:

  • Iturriondo plaza (Zurbaranbarri). Igande dibertigarriak. 11:00 - 13:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Maiatzak 29 zapatua:

  • Eskurtze parkea (Errekalde). Altzorraren bila. 11:00 -13:30. 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat.
  • "Bilbi" plaza (Bilbao Zaharra). Tailerra:landarea 11:30-14:00. 5 eta 9 urte bitarteko umeentzat. *Izena ematea bertan, ekintza hasi baino lehen.
  • Lezeaga plaza (Masustegi). Dantza y musika. 17:00-19:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Maiatzak 30 domeka:

  • Europa parkea (Txurdinaga). Igande dibertigarria. 11:00 - 13:30 horas. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Ekainak 5 zapatua:

  • Atxuriko kantxak. Selfie gynkana. 11:30 - 14:00. 5 eta 9 urte bitarteko umeentzat. * Izena ematea: ukgunea@gmail.com.
  • Eskurtze parkea (Errakalde).Orienting. 11:00 - 13:30. 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat.
  • Bizkaia plaza (Abando). Gynkana. 17:00 - 19:30. Familiak eta 12 urte arteko adingabeak. *Izena ematea proiektuak@hazian.eus.

Ekainak 12 zapatua:

  • Eskurtze parkea (Errekalde). Terrario tailerra. 11:00 - 13:30. 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat.
  • Basurtuko geltokia. Hiriko gynkana. 17:00 - 19:30. 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat. *Izena ematea proiektuak@hazian.eus.

Ekainak 13 domeka:

  • Levante plaza (San Inazio). Igande dibertigarriak. 11:00 - 13:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Ekainak 19 zapatua:

  • Levante plaza (San Inazio). Egurrezko jolasak. 11:00 - 14:00. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.
  • Miribilla parkea. Perkusio tailerra. 12 eta 17 urte bitarteko umeentzat. *Izena ematea bertan, ekintza hasi baino lehen.
  • Pío Baroja (Abando). Munduko jolasak. 17:00 - 19:30. Familiak eta 12 urte arteko adingabeak.

Ekainak 20 domeka:

  • Indautxu plaza (Indautxu). Igande dibertigarriak. 11:00 - 13:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Ekainak 26 zapatua:

  • Plaza Biribila. Ibilaldi geologikoa. 11:00- 13:00. 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. *Izena ematea aldaika@aldaika.org.
  • Miribilla parkea. Perkusio tailerra. 11:30-14:00. 12 eta 17 urte bitarteko umeentzat. *Izena ematea bertan , ekintza hasi baino lehen.
  • Eskurtze plaza (Irala). Jolas Erraldoiak. 11:00 - 13:30. 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat
  • Europa parkea (Txurdinaga). Egurrezko jolasak. 17:00 - 19:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.
  • Iparralde lorategiak (Basurtu). Munduko jolasak. 17:00 - 19:30. Familiak eta 12 urte arteko adingabeak.

Ekainak 27 domeka:

  • Sabino Arana parkea (Basurto). Igande dibertigarriak. 11:00 - 13:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Uztailak 3 zapatua:

  • Europa parkea (Txurdinaga). Egurrezko jolasak. 11:00 - 13:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

Uztailak 4 domeka:

  • Europa parkea (Txurdinaga). Egurrezko jolasak. 11:00 - 13:30. Familiak eta 14 urte arteko adingabeak.

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

Jarduera guztiak covid-19aren aurkako osasun arau eta gomendioei jarraikiz egingo dira, eta honela egokituko dira:

  • Jarduerak eginen diren eremuak hesituta egongo dira. Sarrera eta irteera puntuak ezarriko dira, antolatzaileek kontrolatuta.
  • Jarduerek gehienez 6 laguneko edukiera izango dute talde bakoitzean, eta txandak ezarriko dira, iritsiera-ordenaren arabera.
  • Jarduera eremu guztietan sartzeko eta irteteko, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira.
  • Jardueretako sarbideetan tenperatura hartuko da.
  • Ahal den neurrian, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantendu behar da jarduera egiten denean.