Martxoaren 30ean, Bilborocken

Asteartean ospatuko da #GazteShare programaren azken saioa

29.03.2021 | 21:13
Bilborocken artxiboko irudia.

BILBO. Datorren asteartean, martxoak 30, Bilboko Udalak antolatutako #GazteShare ikus-entzunezkoen tekniken inguruko egonaldia programa amaitutzat emango da geratzen den saio bakarraren ospakizunarekin. Bertan, ikus-entzunezkoen teknikan formazioa jaso duten 10 gaztek beren lanak aurkezteko aukera izango dute.

Amaiera emateko eta lanak aurkezteko hurrengo saioa doakoa da, eta irekia izango da jendearentzat, harik eta gehienezko jende kopuruaren muga bete arte; horrez gain, solasaldi bat izango da, ikus-entzunezkoetako joera eta tresna berriak jorratzeko.

Bestalde, jakitera emango dira hautatutako bi pertsonen izenak, neska bat eta mutil bat, Bilborock tv magazina landuko dutenak 2021eko apiriletik abendura arte; magazina Bilbo Gazteren sare sozialetan egongo da eskura. Gazte horietako bakoitzak 175 euro jasoko ditu magazin bakoitzeko.

Bost (5) astean zehar, 7 neska eta 3 mutil, batez beste 23 urte dutenak, teknologia digitalen erabilera ikasten ibili dira: edukiak sortzea, ikus-entzunezko lanak, grabazio metodoak, tresnak, formatuak edo kontaerak; helburua, besteak beste, formazioa jasotzea zen, sare sozialetan eraginkortasunez komunikatzeko gaitasuna izateko.

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

Une oro, segurtasun- eta higiene-arauak errespetatuko dira Bilborock-eko ekipamendu osoan.

Bertaratutakoek eserita egon beharko dute, eta gehienez, 101 lagunentzako tokia egongo da. Ekipamenduaren barruan, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da guztientzat, artistentzat nahiz Bilborockeko langileentzat.

noticias de deia