BILBO. Bilbao Kirolakek kirola emakumeak ahalduntzeko eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko tresna ezinhobea dela aldarrikatu egin du, martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Egunean.

Bilbao Kirolak udal erakundeak bat egiten du egun horrekin, eta gogorarazten du kirolak egiteko funtsezkoa duela nahi dugun Uria eratzeko orduan, hiriko eta gizarteko bizimodua hobetzeko eta berdintasuna eragiteko aktibo moduan. Horrez gain, berdintasunerako bidean aurrera egiteko beharra aldarrikatzen du, eta etorkizunean emakumezkoen kirolaren arloan hainbat desafiori heltzeko beharra, hala nola:

  • Gorputz-ariketa egiten duten emakumeen kopurua handiagotzea, eta parte hartze hori eragozten eta trabatzen duten oztopoak kentzea.
  • Programak egikaritzea emakumeak bizitzako aldi guztietan kirolarekin lotura izateko eta ez uzteko.
  • Eta erraztasunak eskaintzea edozein kirol egin ahal izateko, jarduera batzuen feminizazioa (edo maskulinizazioa) gainditzeko.

Eginkizun horien aurrean, Bilbao Kirolak udal erakundea lanean ari da kirol-modalitateen eskaintza zabal eta askotariko bat egiteko, guzti-guztiek izan dezaten aukera kirola egiteko, sexu batekoak izan edo bestekoak; eta lanean ari da, baita ere, ikastaro beren-beregikoak eskaintzeko, emakumeek bizitzako une guztietan dituzten era bateko eta besteko beharrizanei erantzuteko, eta halaber familia-bizimodua, lana eta norberaren bizimodua uztartzeko aukera ematen duten programak eskaintzeko.

Bilbao Kirolak udal erakundeak bilbotar guztiak animatzen ditu kirola sar dezaten beren ohituretan eta bizimoduan, eta libreki eta inolako estereotiporik gabe hauta dezaten gustukoen duten eta beren sasoiaren eta beharrizanen arabera komeni zaien kirol-modalitatea.

EMAKUMEEN KIROLERAKO LAGUNTZAK

Emakumeen kirolerako sustapena eta laguntza da Bilbao Kirolak udal erakundearen ardatz estrategikoetako bat, eta, hala, 2015etik hona, 1,3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du taldeetan, kirolarietan eta horretan laguntzen duten ekintzetan. Inbertsio hori hango eta hemengo klubekin sinatutako hitzarmenen bidez gauzatu da, eta 54 klub edo pertsona juridikoren alde onetsitako 187 dirulaguntzen bidez ere bai.

Hala, berdintasunaren aldeko politika aktiboak dituzten klubak izan dira onuradunak: zuzendaritzetan kideen erdiak gutxienez emakumezkoak dituzten klubak; emakumeen kirola sustatzeko xedearekin Bilbon kirol jarduerak gauzatzen dituzten pertsona juridikoak eta kirol ekitaldiak sustatzen dituzten agenteak.

EMAKUMEAK BILBAO KIROLAK UDAL ERAKUNDEAN

Bilbao Kirolak udal erakundean abonatuak diren emakumeak % 47 dira (30.200 baino gehiago), hau da, oraindik ere, abonatuen artean, gutxiago dira emakumezkoak gizonezkoak baino; hala ere, ikastaroetan parte hartzen dutenen artean, % 56 dira emakumeak.

Umeen artean, ostera, ia ez dago alderik; nabarmenagoak dira gazteen artean (15 eta 24 urte bitartekoen artean), zeren eta, adin tarte horretan, abonatuen artean gehiago baitira gizonezkoak emakumezkoak baino: ia 1200 pertsonako aldea dago. Ondorengo adin-tarteetan (25-44 eta 45-65), alde hori 800 pertsonakoa da (gizon gehiago), eta 65 urtetik aurrerako adin-tartean, emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira, ia 500 pertsona gehiago; hain zuzen ere, Bilboko bizilagunen piramidearen egituraren arabera, berdin-berdin, emakumeak luzaroago bizi baitira.