BILBO. Bilboko Udalaren Bilborock aretoak musika urbanoaren joera berriei buruzko jardunaldiak jasoko ditu hilabete honetatik aurrera. Hala, Meltown musika-joera berrien kolektiboaren sorkuntza-saio bat izango da hilero, otsailetik ekainera bitartean.

Saioak asteazkenetan egingo dira, ateak itxita, baina grabatu egingo dira, eta Bilbao Gazteren sare sozialen bidez zabalduko.

Otsailaren 17an, eguaztenean, 18:00etatik 20:30era, izango da saioetako lehena; hurrengo egunetan, xehetasun gehiago emango dira Bibao Gazteren sare sozialen bidez iragarriko dira.

Saioetan, bideo grabazioak egingo dira, kolektiboko kide berriak aurkeztuko dira, kontzertuak eta hitzaldiak emango dira eta workshopak ere egingo dira musika-sorkuntzaz, sormenaz, edizio grafikoaz edo Social meda direlakoez, eta musika-joera berrien gaineko podcast-ak ere sortu eta grabatuko dira.

Lehenengo bider izango da Bilborock-en ekimen hau izango dena. Meltown komunitatea Bilboko eszena urbanoko kantari, influencer, ekoizle eta bideografoek osatzen dute, eta kolektibo horretako kideen arteko topaketarako eta sinergietarako gune bat sortzea da ekimenaren xedea. Meltown-ek badu disko etxe bat, artista berriak indartzeko eta haien zabalkundearen euskarri izateko.

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

Jarduera guztiak gauzatuko dira unean-unean indarrean dauden segurtasun- eta higiene-arauak begiratuz.

Sartu ahal den jende kopurua mugatuta egongo da, eta ikusleak jarrita egon beharko dira, eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da ekipamendu barruan, guzti-guztientzat, ikusle, artista nahiz Bilborockeko langileentzat. Halaber, gerta liteke programa horiek aldatzea eta/edo bertan behera uztea ere, egoera sanitarioak eskatzen badu.