BILBO. Euskalduna Jauregiak Bilboko udal musika bandak 1832an sortutako Belgian Guides Errege Bandari egingo dion omenaldia jasoko du. Ekitaldia igande honetan ospatuko da, otsailak 7, 12:00etan.

Horrela, eta 1985 eta 2003 artean haren zuzendari nagusia izan zenaren gidaritzapean, Bilboko Bandak 5 konpositore belgikarren 5 obrez osaturiko programa osoa eskainiko du: August de Boecken "Rhapsodie Dahoméenne", Victor Legleyen "Le bal des Halles op.43b", Jean Absilen "Roumaniana op.92", Paul Gilsonen "Richard III" eta Jan Van Der Roosten "Spartacus".

"Belgian Guides oroitzapena" izeneko kontzertua XIX. mendeko Belgikako musikaren partitura garrantzitsuenetako batekin hasiko da: Dahomeyko erresumaren frantziar kolonizazioaren ondoren August de Boeckek idatzitako "Rhapsodie Dahoméenne", alegia.

Jarraian Victor Legley biolin-jotzailearen "Le Bal des Halles" entzungo da. Autorea Jean Absilen konposizio ikaslea eta Belgikako Erroma Sariaren irabazlea izan zen. Obra hau 1954an orkestra sinfonikorako idatzi zuen, 1977an bandarako egokitu zuen konpositoreak berak eta Belgian Guides Errege bandak estreinatu zuen.

Kontzertua Jean Absil XX. mendeko eragin handikoenetako musikari belgikarraren "Roumaniana" lana eskainiko da. Maisuak 1934an Belgikako Erroma Saria irabazi zuen eta bere banda-produkzioa garai guztietako haize eta perkusio-orkestretarako literaturako garrantzitsuenetakoa da.

Interpretazio honen ondoren Belgikako haizetarako musikaren patriarkatzat hartzen den Paul Gilsonen "Richard III" obertura entzungo da. Obra Shakespeare-ren drama homonimoan oinarritzen da eta Gilsonen sorkuntza gaitasunaren eta bere hizkuntzaren eklektizismoaren erakusgarri ona da.

Azkenik, kontzertua Jan Van Der Roost (1956) belgikar maisuaren lan interpretatuenetako batekin amaituko da: Espartako gladiadore erromatarraren balentria kontatzen duen "Spartacus". Van Der Roost Bilbao Musikak antolatutako Musika Zuzendaritzako III. Topaketetako irakasle gonbidatua izan zen 2019an.

Jarduna 12:00etan hasiko da eta sarrerak Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, Euskalduna Jauregiaren webgunean, zein Kutxabankeko kutxazainetan eskura daitezke. 5 euroko prezioa izango dute.

Ekitaldi honen ondoren Banda Euskalduna Jauregiko Auditoriora itzuliko da otsailaren 21ean. Pascual Vilaplanaren batutapean eta Juan Jesús Silguero (flauta) eta Rafael Climente (klarinetea) bakarlariekin batera, Bandak honako obrak eskainiko ditu, besteak beste: Belliniren "Norma", Danziren "Sinfonia Concertante" eta Barnesen "Symphony nr.2".