BILBO. Gaur goizean, urtarrilak 20, Bilboko Udal Etxebizitzak diseinatutako Bilboko Etxebizitzaren Gida Palana aurkeztu egin da, 2023ra begira.

Bi tresnak helburu bera izango dute, urian hautemandako etxebizitza-beharrei erantzuteko.

Gida Planak lehentasunezko lau helburu izango ditu:

  • Lehenik eta behin, alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzea, taxuzko errentan eman ahal izateko.
  • Beste helburu bat izango da eraikitako egungo parkean esku hartzea, birgaitze-jarduketak eginda etxe horien bizigarritasuna eta irisgarritasun-baldintzak eta energia-efizientzia hobetzen lagunduz.
  • Hirugarren jarduera-ildoa hiri-berroneratze integrala sustatzea izango da, gizarte-kohesioaren elementu bultzatzaile gisa.
  • Eta laugarrenik, berrikuntzan aurrera egingo da hainbat kolektiboren behar espezifiko eta aldakorrei erantzungo dieten ereduetarantz, bereziki gazteei, adinekoei eta gizarte-bazterketako arriskuan daudenei.

Bestalde, Bilboko Udal Etxebizitzen Plan Estrategikoak bost erronka planteatzen ditu, jarduketa estrategiko batzuen bidez lortu nahi dituenak. Hauek dira identifikatutako erronkak: etxebizitza duina bermatzea hiria eta gizartea berroneratzeko jardueren bidez, etxebizitza sozial gehiago sortzea, etxebizitza eskuragarriak izatea ziurtatzea, hirugarren sektorearekiko eta sektore pribatuarekiko lankidetza sustatzea etxebizitza sozialen eskaintza bultzatzeko, eta etxebizitza-zerbitzu publikoaren kudeaketa modernizatzea.

Ildo horretan, Bilboko Udaleko Etxebizitza Saileko zinegotzi Jon Bilbaok nabarmendu duenez, "Bilboko Etxebizitzaren Gida Planaren erronka nagusietako bat da batez ere kolektibo ahulenei etxebizitza eskuratzen laguntzea, hau da, gazteei etxebizitza eskuratzen laguntzea, emantzipatzen laguntzeko, adinekoei arreta ematea eta premia bereziko egoeretan jardutea, hala nola etxegabetzeetan, pobrezia energetikoan, etxerik gabeko pertsonen edo indarkeriaren biktima diren emakumeen kasuetan, horiek baitira osasun-krisiak markatutako egungo testuinguruan garrantzi berezia duten egoerak".

Helburu garrantsitzua da alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzea, taxuzko errentekin, batez ere etxebizitzarik eraiki ez dela eta azken urteetan. Ildo horretan, besteak beste, Bilboko etxebizitza hutsak mobilizatzea bilatuko da, horien erabilera sustatuko duten neurrien bidez. Alokairua sustatzeko helburuarekin, halaber, alokairu-merkatuko bitartekaritza-bulegoa sortuko da.

Bulego horrek alokairu-erregimeneko etxebizitzen arloko orientazioa, informazioa eta aholkularitza eskainiko ditu. Bilboko Udal Etxebizitzei esker alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzen lagunduko du, baita, bizitoki dotazionalak sustatzeak, esaterako, aurten Ametzolan eskuragarri egongo direnak bezalakoak.

Beste helburu estrategiko bat eraikitako parkean esku hartzea da, Bilbok irisgarritasun- eta efizientzia energetikoko baldintza egokiak dituen etxebizitza-parke bat izan dezan laguntzeko. Horretarako, zenbait neurri hartuko dira, jarduketa hauen bidez: politiken arteko koordinazioa hobetu; birgaitzearen arloko informazio eta aholkularitza hobea eta eskuragarriagoa lortu; zailtasun handienak dituzten kolektiboei finantzaketa eskuratzeko erraztasunak eman, betiere premia larrienak hobeto identifikatuta izateko eta beharrezkoa denean lehentasunez jarduteko.

Bestalde, Udal Etxebizitzek alokairuko babes publikoko etxebizitzen parke propioan jardutea aurreikusten dute, parkearen kudeaketa hobetzeko, birgaitze-jarduketak bultzatzeko eta esleipen-sistemak berritzeko. Ildo horretan, Udal Etxebizitzen arautegi berriak aurreikusten du kudeaketa elektronikoko prozesuen hobekuntzan aurrera egitea, bai eta herritarrekin eta Udal Etxebizitzen erabiltzaileekin parte hartzeko eta horiekin harremana izateko mekanismoen hobekuntzan ere.

Plan biek auzoen berroneratze urbanoan jarriko dute arreta, gizarte-kohesioko elementu gisa, eta etxebizitzaren eremua gaindituko dute, ingurune fisikoan eta eraikinetan nahiz auzoen biziberritze sozial eta ekonomikoan aurrera egingo duten irismen handiagoko esku-hartzeekin.

Kontuan hartzen den beste elementu estrategiko bat formula berriak aztertzea izango da, herritarren behar espezifiko eta aldakorrei erantzuteko, eta horrela bizi-ibilbideak erraztuz. Egin beharreko jarduketek Bilboko gizartearen errealitate berriari erantzun nahi diote, izan ere, 65 urtetik gorako biztanleak gero eta gehiago dira, eta gazteek lehen etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzte, bai eta bizitegi-arloan arazoak dituzten gainerako kolektiboei arreta eman ere.

Bilboko Udal Etxebizitzen Plan Estrategikoak 2023ra arte jasotzen dituen jarduketen artean, honako hauek nabarmentzen dira: parke publikoa handitzearen aldeko apustu etengabeaz gain, Bilboko Udal Etxebizitzak eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila Bilboko Otxarkoaga auzoan egiten ari diren eraikinen berroneratzeko eta birgaitzeko proiektua, birgaitzeko ereduaren eta metodologiaren hedapena, Alokairuaren Bitartekaritza Bulegoa sortzea, administrazio elektronikoaren garapena bultzatzea, herritarren parte-hartzea garatzea etxebizitza sozialen proiektuetan eta kudeaketan, kudeaketaren eraginkortasuna optimizatzea, zerbitzuaren kalitatea hobetu eta modernizatuz, eta Bilbo gizarte-berrikuntzaren abangoardian kokatzeko ekimenak abiaraztea.

Bai Bilboko Etxebizitzaren Gida Plana bai Bilboko Udal Etxebizitzen Plan Estrategikoa eragile publiko eta pribatuen parte-hartzearekin definitu dira, sektoreko adituen, gizarte-elkarteen eta, oro har, herritarren zuzeneko inplikazioarekin, lan-tailerren eta elkarrizketa pertsonalen bidez. Planaren jarduerak bat etorriko dira Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Planean ezarritako jarraibideekin.