BILBO. Bilboko Udalak bat egin du Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin ostalaritzako establezimenduen terrazen itxiturak egiteko modua erabakitzeko. Auzoetako sektore-elkarte batzuk erabakian hartu dute parte baita ere.
Hori aparteko neurri bat da, egungo egoera sanitarioan terrazek duten erronkari aurre egiteko.
Udalaren proposamenen helburua da zenbait kontu uztartzea:
TERRAZAK GALTZADAN
Terraza tipologia honek dakar zurezko oholtza arrastelatu bat jarri beharra, espaloiaren sestraren mailan. Kasu horietan, metakrilatozko edo plastiko zurrun gardenezko zoladurak jarri ahal izango dira terrazen barrualdean, perimetroaren lau aldeetako hirutan, 1,60 metroko garaieran, bezeroak haizetik babesteko. Materialaren ezaugarriek, lodierak eta muntatzeko moduak bermatu behar dute multzoa sendoa izan dadila eta ez dadila okertu edo hautsi. Horrez gain, akaberen ertzak borobilduak edo alakatuak izan beharko dira, jendeari ebakirik ez eragiteko.
Itzalkinei dagokienez, zurezko oholtzan ainguratu ahal izango dira (haiek edo haien koadro euskarria), inola ere asfaltoari eragin gabe.
Itxitura mota horiek ezartzeko ez da beharko Udalaren aldez aurreko baimenik; hala ere, Espazio Publikoaren Zuzendaritzak ikuskapena egin ahal izango du egiaztatzeko ea itxitura horiek behar bezala kokatu diren, eta, osterantzean, eskatu ahal izango du egokitu daitezela Udalak adierazitakoaren arabera eta ken daitezela behar bezala instalatu ez direnak.
4 METRO BAINO GEHIAGOKO ESPALOIETAN EZARRITAKO TERRAZAK
Terraza mugikor horietan, holtzak ezarri ahal izango dira landareontzi-euskarriekin (landareontzia barruan dutela edo ez), kontrapisua eginez. Holtzak metakrilatozkoak edo plastiko zurrun gardenezkoak izan ahalko dira, eta 160 cm garai izango dira, eta, gehienez ere, terrazaren perimetroaren lau aldeetako hirutan ezarri ahal izango dira. Aluminiozko itzalkin arinak ere jarri ahal izango dira, beheko aldan txapa edo harria dutela euskarri, betiere erraz kentzekoak badira. Ezingo da ipini itzalkin ainguraturik.
Elementu horiek egunero-egunero kendu beharko dira, eta ostalaritzako establezimenduaren barrualdean gorde beharko dira.
Holtz mota horiek, ordea, Udalaren aldez aurreko baimena beharko dute, beharrezkoa baita egiaztatzea ea, ipini eta gero, segurtaturik ezarri diren eta ea segurtasun araudia betetzen ote den. Baimen horiek ez dute baliorik izango behin krisi sanitarioa igarotakoan.
Aukera izango da dirulaguntza eskatzeko osagai horiek jartzeko, Bilbao Aurrera Planaren barruan.
Ez dira onartuko holtzak ipintzeko eskabideak 4 metro baino gutxiagoko zabalera duten espaloietarako, inolaz ere ez.
TERRAZA EGONKOR ESTALIAK
Terraza mota hauetan, Udalak eutsi egingo dio baimenak oso mugatuki emateko irizpideari, zeren eta espazio publikoaren erabilera handia eragiten baitute, antz handiagoa duena emakida batekin eta hedadura handitzearekin ezen ez terrazaren kontzeptuarekin.
Bi aukera aurreikusten dira terraza egonkor hauetarako. Eskabide bakoitza banan-banan aztertuko da, kasu bakoitzean egokiena baimentzeko.
OSASUN-EGOERA DELA-ETA, TERRAZA BERRIAK EDO LEHENDIK BAIMENDUTA ZEUDENAK HANDITZEA
Bilboko Udalak, koronabirusaren krisiak eragindako ostalaritza-sektorearen kalte larria arintzearren, Udalak ahal duen neurrian, neurri salbuespenezko eta iragankor onetsi ditu.
Horietako bat, terraza berriak ipintzeko edo lehendik baimenduta zeudenak handitzea eskatzeko ezohiko epe bat ireki zuen, maiatzaren 11tik ekainaren 26ra arte (biak barne). Epe horretan, Bilboko Udalak 1.093 eskaera jaso zituen. Zehazki, 329 terraza berriei buruzkoak ziren eta 764 azalera handitzeari buruzkoak.
Espazio Publikoaren Zuzendaritzak, banan-banan aztertu ondoren, 746 eskaera baimentzea erabaki zuen, eta 347 ukatu egin ziren. Baimendutakoen artean, 529 espaloian dira (78 berri eta 451 lehendik baimenduta) eta 217 galtzadan edo aparkaleku-bandan (99 berri eta 118 lehendik baimenduta).
Lo último |