BILBO. Abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean, Abusu auzoak Bilboko Udalak antolatutako Gabongune programa jasoko du. Horri esker, 5 eta 8 urte bitarteko 15 umek parte hartu ahal izango dute programa horren barruan antolatuko diren ekintzetan. Jarduerak goizeko 9:00etatik 14:00etara egingo dira. Gabongune programaren helburua umeek opor garaian aisialdirako aukerak izatea da.

Udalak erabaki du zabaltzea bere eskaintza Abusura ere, inguru hartako familien interesagatik eta eskariagatik. Gabongune programa, Abusun, barrutiko udaltegian gauzatuko da, urtarriletik aurrera auzoko Haurgune berria hartuko duen lekuan bertan.

Abusuko Gabonbunean parte hartzeko interesa dutenek telefono honetara deitu behar dute, goizeko ordutegietan: 944204222; edo bestela, mezu elektroniko bat bidali haurzerbitzua@bilbao.eus helbidera. Hauek dira programen prezioak, asteko: 16,40 euro, arrunta; -12,30 euro, familia ugarientzat; eta 6 euro, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat. Familiak egun solteak aukeratzen baditu (gehienez 4 egun), prezioa 6 eurokoa izango da egun bakoitzeko.

Hala, bada, Abusu gehitzen zaie orain lehendik programa horren beraren barruan Deustu, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Zazpi Kaleak, Abando, Irala, Basurto eta Zorrotzeko udaltegietan gauzatzekoak direnei.

Gabongune, Gabonetako aisialdiko udal programa guztiak legez, indarrean diren neurri higienezko eta sanitario guztiak betez gauzatuko da. Halaber, gerta liteke programa horiek aldatzea eta/edo bertan behera uztea ere, egoera sanitarioak horrela eskatzen badu.