BILBO. Bilboko Udalak amaitutzat eman ditu dagoeneko Santutxuko Aurelio Arteta margolari bilbotarraren kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen bideak hobetzeko lanak. Guztira 207.000 euroko inbertsioa behar izan da, eta lau hilabeteko iraupena izan dute. Espaloiak zabalagotu eta bidearen eta zeharka aparkatzeko aparkalekuen zabalerak murrizteaz gain, zoladura, ertzak eta zerbitzu-sareak berritu egin dira, besteak beste.

Ekinbideak Aurelio Arteta kalea hartzen du, Landaburu baserria kalearen eta Particular de Allende kalearen arteko tartea, eta Aranbarri musikariaren plazaren ondoa ere bai, non une honetan obretan baitabiltza.

Ekinbidea gauzaturik, berrurbanizatu egin da inguru guztia, kalearen tipologia bere horretan utzita, alde bietan aparkalekuak dauzkala, baina aldaketa txiki batzuekin. Era horretan, bateratu egin dira Aranbarri musikariaren plazaren ondoko aparkalekuak, eta ilaran aparkatzekoak bihurtu, eta eutsi egin zaie beste aldeko zeharka aparkatzeko aparkalekuei, baina aparkalekuaren norabidea aldatuta egungo araudiaren arabera. Gainera, espaloi hori, zenbaki bakoitietakoa, zabalagotu egin da oinezkoen zirkulazioa hobetzeko.

AUZOKIDE PLANA

Aurelio Arteta margolariaren kaleko lanak Auzokide Planaren barruan egin dira, uriko auzoak hobetzeko planaren barruan, alegia. Auzokide Plana da Bilboko Udalak herritarren parte-hartzerako daukan tresnarik garrantzitsuenetako bat. Aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko.