BILBO. Atzo, abenduak 10, ireki egin zen Alde Zaharreko ostalariek moduluzko osagaiak eskatzeko epea. Moduluzko osagai bakoitza mahai garai batek eta bi jarlekuk osatzen dute.
Alde Zaharrean, 154 lokal daude lizentziadunak eta terraza gabeak. Ohiko egoeran, gehienek ezingo lukete eskatu inolako osagairik, eta are eta gutxiago terrazarik. Alabaina, ikusirik zer bilakaera izan duen egoera sanitarioak, Udalak uste du baietz, baimendu ahal izango lukeela moduluzko elementu horiek ipintzea.
Baimen hori eskuratzeko, alabaina, beharrezkoa da zenbati baldintza betetzea:
Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin eta Alde Zaharreko merkatari, ostalaritza eta enpresen Elkartearekin adostu den neurri honekin Bilboko Udalak lagundu egin nahi die ostalariei, dauden kaleen ezaugarri bereziengatik terraza jartzea eskatu ezin dutenei.
Eskabide hori egiteko, ostalari bakoitzak dagokion orri-eredua bete behar du (honekin batera doan agiria) eta posta elektroniko bidez bidali Bilboko Udalaren Espazio Publikoaren Zuzendaritzari espaciopublico.up@bilbao.eus) edo Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen Zuzendaritzari (terrazasbilbao@asociacionhosteleria.com). Halaber, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartearen bidez ere izapidetu daiteke eskabidea: asociacion@cascoviejobilbao.com.
Aurki aztertuko da eta emango da ezagutzera, orobat, terraza baimenduetan itxiturak jartzeko aukera, dela espaloietan dela galtzadan, salbuespen moduan, ordea, egoera sanitarioa dela-eta.
Lo último |