BILBO. Arriaga Antzokiak jasoko du Bilbainaden ekitaldiaren edizio berria. Ekitaldia igande honetan bertan izango da, abenduaren 13an, goizeko 11:00etan.

Ekitaldia ez da aurten jendaurrean izango, osasun ondorioak direla eta. Bilboko Udalak antolatuta, Radio Nervión eta TeleBilbaoren laguntzarekin, zuzenean ikusi ahal izango da. Abenduaren 24an ere ikusgai izango da, 22:00etan.

Ekitaldian, Xabier Rementeriaren eta Roberto Gutiérrez de Rozaren 'Bilbo Lotu' izeneko konposizioari emango zaizkio sariak, euskarazko bilbainada onenaren kategorian; eta Iñaki Iglesias Nadalen 'Goyo Nadal Kalea' abestiari, gaztelaniazko bilbainada onenaren modalitatean.

Gainera, aurtengo zortzi akzesitak ere emango dira hurrengo bilbainadei: 'Bizkaiaren Ama', Jose Mª Larrazabal Alzagarena; '25 años con metro', Roberto Gutiérrez de Rozasena; 'La que ha liao Marijaia', Miguel Ángel Gómez Urtiagarena; 'Cantando por los balcones', Guillermo Garmendia Talledorena; 'Porque soy de Bilbao', Agustín Ferrero Fernándezena; 'Esencia de txikitero', Juan Carlos Guerrero Tudearena; 'Los turistas en Bilbao', Fernando Botanz Parrarena; eta 'Confidencias bilbainas', Hugo Robles Pérezena.

Moskotarrak konpartsak eta Txetxu Bilbaok ere ohorezko saria jasoko dute gala honetan. Lehenengoak Aste Nagusian bilbainadak zabaltzen laguntzeagatik eta Txetxu Bilbaok, bilbainaden konpositore gisa egindako ibilbide luzeagatik.

#BILBAOGABONAK

Gabonetatik hurbil dauden aste hauetan, Bilbok kulturaz eta aisialdiaz beteko du #BilbaoGabonak ekimena, publiko guztiarentzako pentsatua.