BILBO. Surbisak eta Metro Bilbaok indarrak batu dituzte Bilboko Udalaren birgaikuntza sozietatearen 35. urteurrenean. Data berezi hau ospatzeko, abenduaren 31ra arte, Zazpi Kaleetako geltokiko San Nikolaseko irteeran ikusgai egongo da '35 urte Bilbo hobetuz' izeneko erakusketa.

Udal sozietate hau 1985ean sortu zen, Zazpi Kaleak oneratzeko asmoz, urte bi lehenago izandako uriolek erasan baitzuten larriki auzoa; alta, 2005etik, uri osoan jarduten da, andeatze fisikoaren eta sozialaren araberako lehentasunei jarraituz. Bere historian zehar, udal sozietate honek uriko eraikinen % 15ean kudeatu ditu esku-hartzeak.

Erakusketa, hala, gaur goizean inauguratu dute Alfonso Gil Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasunaren, Ingurumenaren, Hiri Berroneratzearen eta Garapen Osasungarriko Saileko zinegotziak, Nora Abete Surbisako presidente eta Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzi ordezkariak eta Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak.

Erakusketak 9 argazki panel dauzka, eta, haien bidez, Surbisak atzera begirako bat egiten du, Bibon han eta hemen hiria berroneratzen, gizarte kohesioan, birgaikuntzan, biziberritzean eta zaharberritzean eragin dituen jardunei buruz.

Izan ere, sortu zenetik, Surbisak uriko 40.000 eraikin eta etxebizitza pribatu baino gehiagotan sustatu ditu jardunak. Eta, horren ondorioz, Surbisak 278 milioi euro baino gehiagoko inbertsio pribatua eragin du joan deneko 35 urte honetan, eta, gainera, 76 milioi euro eman ditu dirulaguntzatan (bereak nahiz Eusko Jaurlaritzarenak) esku hartze horietan laguntzeko.

Alfonso Gilek zorionak eman dizkio Surbisari, "35 urte honetan ezinbesteko eragile bat delako Bilbo hiri-oneratzearen arloko eta are gizarte-kohesioaren arloko nazioarteko erreferente bihurtzen. Gizarte moduan, gure betebeharra da pertsona guztien ongizatea ziurtatzea. Eta, administrazio publiko moduan, gure betebeharra da desberdintasunaren kontra borroka egiteko tresnak eta mekanismoak abian jartzea".

"Sortu eta hasiera-hasieratik, Surbisaren helburua izan da hirigintza-arazoak eta gizarte- eta ekonomia-egoera zaurgarria zeuzkaten auzo eta guneetan birgaitze integrala eragitea, eta, hala, erreferentzia bihurtu da eraikin, etxebizitza eta lokaletan obra pribatuak sustatu eta laguntzearen alde, eta, horrela, bizigarritasuna, irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetu ditu, eta hori bihurtu da bere nortasunaren ezaugarria", adierazi du Nora Abete Surbisako presidente eta Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzi ordezkariak.

Beste alde batetik, Eneko Arruebarrenak nabarmendu duenez, "Zazpi Kaleetako geltokia da lekurik egokiena Surbisaren lana erakusteko; Bilbo nola berritu den erakusteko, dela bere eraikinetan, dela garraio publikoan eta haren intermodalitatean".

ESKU HARTZEKO MOLDEAK

Hasiera batean, Zazpi Kaleetan bezala Bilbo Zaharrean, esku-hartzeek inbertsio publikoko inpaktu handia eragin zuten, hiri-espazioa oneratzeko obretan nahiz monumentu-balioa izanik komunitate-ekipamendu moduan erabiltzeko egokitzen ziren eraikin publikoak zaharberritzeko obretan. Aipagarriak dira birgaitze-lanak Plaza Berrian, Yohn jauregian, Atxuriko Gizakundearen Komentuan, eta Mesedeen auzoan Bilborock aretoan, eta halaber urbanizazio-lanak Solokoetxeko eskaileretan, Atxurin, Harrobi plazan, Bilbo Zaharra kalean eta hango plazetan.

Eraikinen birgaitzea eta ekonomia-jarduera suspertzea beti izan dira Surbisaren eginkizunaren bi xede, adostasunak eraginez, laguntza teknikoa, juridikoa eta soziala eskainiz eta Eusko jaurlaritzaren eta Udalaren beraren dirulaguntzak emanez leihatila bakarraren bidez.

Surbisak bilakaera bat izan du bere 35 urteetan, eta halaber bere printzipio inspiratzaileetan, bere eskumeneko.