BILBO. Datorren asteazkenetik aurrera, abenduak 9, Azkuna Zentroko BBK Mediatekako Txikiteka berriak irekiko ditu ateak.
Mediateka BBK-k 2010eko urrian ateak ireki zituenetik, haurrentzako gune hau erreferentziazkoa izan da. Leku honetan, familiek liburuak partekatzen eta haiekin esperimentatzen dute, eta ehunka haur hurbildu dira lehen irakurketak egitera, literaturaren mundura, bai eta komikiaren eta bideo-jokoen arlora ere.
Orain, Mediatekaren bilakaeraren barruan, gunea birpentsatu egin da, haurren eta gazteen sormena, esperimentazioa eta garapena sortzeko, 0 eta 12 urte bitarteko publikoari zuzenduta.
Txikilanden espazioa eraldatu egin da, bilduma apaletatik harmailetara eta espazioan gailentzen den liburuen zuhaitz berrira eraman da, erabiltzaileen autonomia sustatzeko. Gune malgua eta balio anitzekoa ere bada, ikasteko, taldeka lan egiteko eta ikuspegi garaikidetik egindako kultura-programazioa garatzeko balio baitu; era berean, sormen artistikorako, ilustraziorako edo kultura digitalerako jarduerak ere izango dira, besteak beste.
Mediateka BBK-ko gainerako lekuetan bezala, Txikitekan ere beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak betetzen dira, eremu segurua izan dadin.
Astelehenetik ostiralera zabalik, 10:00etatik 20:00etara. Oraingoz, liburuak kontsultatzeko eta maileguan hartzeko erabil daiteke, gehienez ere hamar minutuz, betiere gune horretan jarduerarik egiten ez bada. Pertsona heldu batek bakarrik izango du sarrera, hiru adingaberekin batera.
GABONETAKO JARDUERAK
Txikitekaren jarduera-programa hainbat proposamenekin hasiko da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko.
Gure sagarrondoa (6-12 urte)
Jarduera honetan, haurren irakurketa, sormena eta autonomia sustatzen dira jolasaren bidez. Liburuen zuhaitzak hainbat gai eta hitz ezkutatzen ditu bere frutetan, eta horiek abiaburu dira hitz egiteko eta ikertzeko.
Erantzun okerrak soilik! (6-9 urte)
Fakenew-en garai honetan, egiazkoaren eta faltsuaren rolak aldatu egiten dira, eta jakintza zuzena balioesten da okerreko erantzunak hautemateko. Talde-joko honetan, engainua hautematen duenak irabaziko du.
Nola amaitzen da istorioa? (9-12 urte)
Irakurri idazteko. Jarduera honen bidez, haurren sormena sustatu nahi da, proposatzen zaizkien istorioak asmatzeko edo haiei jarraipena emateko, banaka zein taldeka sortuz.
PROGRAMA
Abenduak 23, asteazkena
Abenduak 24, osteguna
Abenduak 29, asteartea
Abenduak 30, asteazkena
Urtarrilak 4, astelehena
Urtarrilak 5, asteartea
Jarduera Txikitekan egingo da, Mediateka BBKren lehen solairuan. Osasun-protokoloaren arabera, saio bakoitzean parte hartzen duten haurrak bakarrik egon daitezke gela horretan, laguntzailerik gabe. Horretarako, jarduera hasi baino bost minutu lehenago jasoko dira Atarian (Eguzkiaren pantailaren azpian), eta, jarduera amaitutakoan, toki berera eramango dira.
DATAK
Lo último |