BILBO. Bilboko Udalak parte hartu du atzo eta gaur, hilak 1 eta 2, EESAP 11 eta CICA 4 kongresuetan. Lehenengoa Energia-eraginkortasunari eta Arkitektura eta Hirigintzako Iraunkortasunari buruzkoa da, eta bestea, aldiz, Eraikuntza Aurreratuari buruzkoa.

EESAP/CICAren aurtengo gaia da, besteak beste, nola aurre egin diezaioketen enpresek pandemiari garapen teknologikotik, susperraldi ekonomikoa errazteko planetatik eta susperraldi hori erraztu dezaketen negozio-ereduetatik, bai eta krisiari aurre egiteko aliantza publiko-pribatuetatik, eta horien bilakaerak eta aurreikuspenak ere.

Bilboko Udalaren aldetik, Asier Abaunza Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako zinegotziak hartuko du parte, eta goizeko zein arratsaldeko saioetan parte hartuko du.

Goizean, 'Aliantza publiko eta pribatuen ereduak krisiaren aurrean' mahai-inguruan parte hartuko du. Jon Ansoleaga Eraikuneko zuzendaria moderatzaile dela, Abaunzaz gain, Pablo García Astrain Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako zuzendariak, Iñigo Escobal Viuda de Sainz enpresako zuzendari nagusiak, Carlos Alzaga Bilboko Portuko zuzendariak, Iñaki Aurrekoetxea arkitektoak eta GNE Financeko Borja Gumuziok hartuko dute parte.

Arratsaldean, beste mahai-inguru bat izango da, 'Aldaketaren aurreko erresilientzia hiria berroneratzeko planetan' gaitzat hartuta. Monica Bibiana Páez Bogotako Merkataritza Ganberako Eraikuntza eta Energia zuzendaria izango da moderatzailea, eta Asier Abaunza, Leydi Carrillo Yucatango Lurralde Plangintzako zuzendaria eta German Castellanos Bogotako Triangulo de Fenicia berrikuntza proiektuaren kudeatzailea izango dira bertan.