BILBO. Bilboko zazpi auzotan baztertuta dauden edo bartertuak izateko arriskuan dauden pertsonei bideratutako enplegu eta prestakuntza plan bereziak abiaraziko ditu Bilboko Udalak 2020-2021ean.

Era horretan, 2020-2021erako deialdi hau bost planek osatzen dute, zazpi auzotan egikaritzeko: Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan, laugarren urtea izango dutelarik ilaran; Otxarkoagan eta Txurdinagan, eta hirugarren urtea izango dute ilaran; eta Uribarrin eta Iralabarrin, lehenengo bider parte hartuko dutelarik programa honetan, esku hartzeko behar larria sumatu delarik han, bereziki gazteen artean.

Guztira, 1.041.116 euro bideratuko dira Prestakuntzarako eta Enplegurako 2020-2021 Plan Berezietarako, eta 365 pertsona izango dira onuradun; hona nola finantzatuko diren: 791.116€ Lanbidek jarriko ditu, eta gainerako 250.000€ Bilboko Udalak #BilbaoAurrera Planaren barruan: programa horretan, 15 milioi euro eta 50 larrialdiko neurri biltzen dira Bilboko gizarte, ekonomia, lan, eta kulturaren arloetako kohesiorako, covid-19aren krisi sanitarioari aurre egiteko.

Ekonomia jarduera sorrarazi eta hari eustea, auzoek dituzten aukerak eta desberdintasunak aintzat hartuta, eta auzo horietan bizi direnen epe ertain eta luzeko enplegagarritasuna areagotzen laguntzea, eta, beraz, han bizi diren herritarren bizi kalitatea handitzea, horra programaren helburu nagusiak, zeina Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak (Lanbideren bitartez) sustatzen baitute.

Planetan, prestakuntzarako, motibaziorako eta orientaziorako ekintzak jasotzen dira, osotasunezko ikuspegi batekin, hartara lan merkatura iristeko, itzultzeko edo sartzeko aukerak gehitzearren, eta pertsonak gaituz horretarako, haien egoera soziala eta ingurua kontuan hartuz.

Ibilbideak era askotakoak dira, eta nabarmentzekoak dira: zaintzaile eginkizunak eta segurtasun pribatuaren arloa; bizikletak konpontzea eta mantentze-lanak; lokalen eta eraikinen garbiketa berezitua; arreta sozio-sanitarioa; sukaldaritza; telelaguntza; biltegi eta saltegietako laguntza jarduerak; gauzen Interneta eta beste; badira, orobat, gaztelania ikasteko edo hobetzeko prestakuntza ekintzak, edo lan merkatura iristen laguntzekoak.

HARTZAILEAK, KOLEKTIBO ZAURGARRIAK

  • Langabezian dauden pertsonak edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan direnak, lehentasuna izango dutelarik auzo hauetakoek: Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala; Txurdinaga eta Otxarkoaga eta Uribarri eta Iralabarri.
  • DSBEa jasotzen duten pertsonak.
  • Covid-19aren krisiaren eraginez enplegua galdu duten kolektiboak.

Beharrizan bereziak dituzten beste kolektibo batzuk ere izan daitezke programen onuradun, eta lehentasuna izango dute gazteek, emakumeek, migratzaileek edo 55 urte baino gehiago dutenek.

10 GIZARTE ETA HEZKUNTZA ENTITATEREN PARTE HARTZEA

Ekimena gizarte eta/edo hezkuntza arloko entitate zenbaiten elkarlanaren bidez jarriko da abian. 10 entitate hauek parte hartzen dute:

  • Gaztaroa Sartu
  • Harrobia Ikastola
  • Centro Formativo Otxarkoaga
  • Asociación Sociocultural TENDEL
  • Fundación Bagalbitza
  • Maristak Zalla Ikastetxea
  • Gehilan 2000
  • Gardabera
  • EDE Fundazioa
  • Fundación ITAKA Escolapios

Prestakuntza eta Enplegurako Plan Bereziak urte amaieran jarriko dira abian, eta 2021eko hirugarren hiruhilekora arte iraungo dute, 'Bilbao 2020-2021 Enplegu Plana' indartuz, alegia, Urian covid-19aren krisiari aurre egiteko enplegu-eskaintzarik handiena, zeinaren bidez 1.012 enplegu berri sortuko baitira.