BILBO. 2021eko urtarrilean, urtearen hasierarekin batera irekiko den Iruarteta udal haurreskola berriak 42 plaza eskainiko ditu 0 eta 2 urte arteko umeentzat. Plaza guzti horietako 16 urtebete arteko umeentzat izango dira, eta, gainerakoak, beste 26, bi urte baino gutxiagoko umeentzat. Zentro berria Miribilla auzoan dago, izen berdina daraman Iruarteta ikastetxe publikoaren ondoan.

Interesa duten familiek azaroaren 17ra arte (asteartea) dute matrikula egiteko epea, Iruarteta HLIPeko haur hezkuntzako eraikinean (Andrés Elíseo de Mañaricua, 16); astelehenetik barikura izango dute epea, 9:30etik 15:30era, eta 16:30etik 20:30era.

Udalak 2,3 milioi euro inbertitu ditu hezkuntza-zentro berri hau eraikitzen, aurrerantzean ere Bilboko herritarren familia bizimodua eta laneko bizimodua uztartzen laguntzeko asmoarekin, eta umeak egoteko eta zaintzeko eremu publiko kalitatezkoak eskaintzeko asmoarekin.

NOLA DAGOEN BANATUTA ERAIKINA

Zentro berriak 891 metro koadro ditu; zati bat barnealdean, 322 metro koadrokoa, eta beste kanpoaldean, 569 metro koadrokoa.

Barruko guneak urtebete arteko umeentzat:

  • 2 gela, 40 metro koadrokoa bakoitza.
  • Lo egiteko gunea, 28,12 metro koadrokoa.
  • Higieneko gunea, 17,16 metro koadrokoa.
  • 2 gune janariak prestatzeko, 4,68 metro koadrokoak.

Barruko guneak 1 eta 2 urte arteko adingabeentzat:

  • 2 gela, 40 metro koadrokoa bakoitza.
  • Lo egiteko gunea, 28,12 metro koadrokoa.
  • Higieneko gunea, 27,30 metro koadrokoa.

Barruko gune erkideak:

  • Zuzendaritzaren bulegoa, 14,17 metro koadrokoa.
  • Askotariko erabileretarako aretoa, 60,04 metro koadrokoa.
  • Sukaldea, 19,84 metro koadrokoa.
  • Jantokia, 40,07 metro koadrokoa.
  • Ataria eta korridorea, 77,20 metro koadrokoa.
  • Komuna, 3,60 metro koadrokoa.
  • Aldagela, 15,24 metro koadrokoa.
  • Garbiketako gela, 4,70 metro koadrokoa.
  • Erdisotora sartzeko eskailerak, 7,84 metro koadro guztira.
  • Umeen aulkien gunea, 56,42 metro koadrokoa.

Kanpoaldeko guneak:

  • Kanpoaldeko patio estalki gabea ikasgelen aurrean, 114,05 metro koadrokoa.
  • Kanpoaldeko patio estalia, 110,02 metro koadrokoa.
  • Kanpoaldeko patio estali gabea, 98 metro koadrokoa.

EPEAK

Interesa duten familiek azaroaren 17ra arte (martitzena) dute matrikula egiteko epea. Asmoa da 2020ko abenduaren 1ean argitaratzea onartuen behin-behineko zerrenda, eta erreklamazioak aurkezteko eta hutsak zuzentzeko epea abenduaren 2tik 17ra arte izango da. Hala, bada, behin betiko zerrenda urtarrilaren 8an argitaratuko da, eta umeek haurreskolan egingo duten lehen eguna urtarrilaren 15ean izango dela kalkulatzen da.