BILBO. Bilboko Udaltzaingoak gidatu bitartean gailu elektronikoen erabilera kontrolatzeko kanpaina berri bat jarriko du martxan azaroaren 2tik, astelehena, hilaren 8ra, igandea. Zainketa kanpaina honen helburua gidarien artean gailu elektronikoen erabilera gutxitzea da, hala nola mugikorra eta GPS nabigatzaileena.

Ekimena Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasun Plan Estrategikoaren barruan dator, eta xedetzat du bide segurtasunerako arriskua dakarten jokabideak zuzentzea.

Izan ere, gauza ziurra da ezen, pertsona bat mugikorretik berba egiten badabil gidatu bitartean, ez dela ohartzen trafiko seinale eta adierazpenen % 40az, eta haren batez besteko abiadura gutxitu egiten dela % 12, eta edozein ustekaberen aurrean erreakzionatzeko ahala ere urritu egiten dela.

Nolanahi ere, arriskua ez da soilik mugikorretik hitz egitea, baizik eta baita nork deitzen duen egiaztatzea, mezuak irakurtzea edo bidaltzea, aplikazioak erabiltzea€ Azken batean, terminalaren erabileran, bateraezina baita gidatzeari etengabe eman beharreko arretarekin. Arrisku-egoera bera gertatzen da soinua erroproduzitzeko aparatuetara konektatuko entzungailuak erabiltzen direnean. Eta, era berean, bizikletak edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak gidatzen dituzten pertsonei ere aplikatzen zaie.

Iaz, Bilboko Udaltzaingoak hiru kanpaina egin zituen, antzekoak, mugikorrarekin berba egin bitartean edo beste gailu batzuk erabili bitartean gidatzeak ekarri ohi dituen arriskuez ohartaraztearren. Hiru kanpaina horien emaitzak hauek izan ziren:

  • Kontrolatutako ibilgailuak, guztira: 7.621
  • Salaketak telefono mugikorra gidatu bitartean erabiltzeagatik: 81
  • Salaketak gidatu bitartean nabigatzailea erabiltzeagatik (GPS): 0
  • Beste arau-hauste batzuk (gehienak IATa, gida-baimenak, zirkulazio-baimenak edo aseguruak egin gabe edo iraungita edukitzetagatik): 43