BILBO. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera berezia sufritu arren, harrera bikaina izan du Open House Bilbao ekimenak. Aurten nazioarteko jaialdi honen laugarren edizioa ospatu egin da 'Kaleak bizi - Habitar las calles' lelopean, eta 2.400 pertsona baino gehiagok parte hartu dute.

Aipatzekoa da oraingo honetan gehien bisitatu diren eraikinak Bilboko Elkarte Filarmonikoa, Deustuko Sifoia eta Bilboko Udaletxea izan dira. Eta interesik handiena piztu duten kaleko jarduerak 'Arkitektura Nabigatzen', 'Familientzako Tailerrak' eta 'Itsasadarraren Espazio Publikoak Bizikletaz' izan dira. 21 eraikin eta 5 espazio publiko bildu ditu katalogoak, eta 300 boluntariok baino gehiagok musutruk lagundu dute jaialdiaren garapenean.

Bisita eta jarduera guztiak aldez aurretik izena emanda eta dagozkion osasun-neurri guztiekin egin dira, ez bakarrik derrigorrezkoak, baita gomendatutakoak ere. Hala, taldeek ez dituzte sei persona baino gehiago izan, pilaketak saihestu dira, pertsonen arteko gutxieneko distantzia ziurtatu da, eraikinak seinaleztatu dira -eta haien sarrerak eta irteerak- aurkitutako jende-fluxuak saihesteko, eta higiene-neurri guztiak txertatu dira, gaur egun ezinbestekoak direnak.

Open House arkitekturari buruzko jaialdi bat baino askoz gehiago da. Aukera bat da herritarrek beren uriari buruzko oharmena emenda dezaten arkitekturaren eta hirigintzaren bidez. Ekitaldi honen bidez, arkitektura eta hirigintza ematen dira ezagutzera, haien zabalkundea egiten eta jendarteratzen da, publiko zabal baten artean, eta parte hartze bidez.

ANTOLATZAILEAK

Open House Bilbao OUT elkarteak diseinatu eta antolatutako ekitaldi bat da; OUT irabaziak egiteko xederik gabeko elkarte bat da, tokikoa, hiri-berritzean, arkitekturan, eta herritarren parte hartzean interesa duten arkitekto gazteek eratua.

HISTORIA. OPEN HOUSE WORLWIDE

Open House nazioarte-mailako jaialdia da, arkitekturari eta hirigintzari buruzkoa; 1992an egin zen aurrenekoz Londresen. Haren xedea da herritarren artean diseinuaren eta arkitekturaren presentzia sustatzea.

Urteetan zehar, jaialdia beste hiri batzuetara ere zabaldu da, arkitekturan eta diseinuan abangoardian dauden hirietara. Une honetan, 40 hiritan baino gehiagotan egiten da jaialdia, besteak beste, New York-en, Helsinkin, Bartzelonan eta Melbournen. Open hirien sare bat da, aukera ematen duena elkarren artean lan egiteko eta elkarrekin ikasteko, eta sinergiak eragiteko Open House Worldwide familiako kideen artean.

Open House Worldwide sarea hazten ari da etengabe; mundu-mailako plataforma bat da, arkitekturaren zabalkundeari dagokionez, hirietako ekimenak kokatzeko eta ezagutarazteko.

Open House mundu-mailakoa da, eta balio komunak izan arren, hiri bakoitzak toki mailan jarduten du; hain zuzen ere, ezaugarri hori funtsezkoa da arrakasta izateko. Horregatik, programek hiriaren berezitasunei erantzuten diete.

Open House Bilbaoren lehenengo edizioa 2017an ospatu zen, eta jendearentzako 47 espazio ireki izan ziren, uri osoan zehar; 2018an, aldiz, 67 izan ziren espazioak (54 Bilbon eta 13 Barakaldon); 2019an, ordea, 81 (53 Bilbon eta 15 Barakaldon, eta 13 Getxon).