BILBO. Koronabirusaren pandemiak eragindako zailtasun guztiak gainditu ostean, Bilbok Open House jaialdia jasoko du laugarren urtez jarraian. Hala, urriaren 24 eta 25ean, larunbata eta igandea, normalean ikusi ezin diren uriko leku esanguratsuenetara sartu ahal izango da jendea.

OHBILBAO 2020: 'KALEAK BIZI-HABITAR LAS CALLES'

Open House arkitekturari buruzko jaialdi bat baino askoz gehiago da. Aukera bat da herritarrek beren uriari buruzko oharmena emenda dezaten arkitekturaren eta hirigintzaren bidez. Ekitaldi honen bidez, arkitektura eta hirigintza ematen dira ezagutzera, haien zabalkundea egiten eta jendarteratzen da, publiko zabal baten artean, eta parte hartze bidez.

Aurtengo edizioan, errealitate berriari aurre egin beharrean izango da jaialdia bera ere, koronobirusa dela kausa, eta, horretarako, neurri sanitario beharrezkoei egokitu die jaialdiak bere formatuak. Proposamenaren oinarri diren irizpide orokorrek arreta berezia jarri dute jende pilatzeak saihestean, pertsonen arteko gutxieneko tartea ziurtatzean eta ezinbestekoak diren higiene neurriak ezartzean.

Open House Bilbao jaialdiaren laugarren edizio honetan, hiriko espazio publikoak izango du protagonismoa.

Jaialdiak, publiko zabal eta askotariko batengana iristeko pentsatu eta prestatutako jardueren egitarau baten bidez, gogoeta bat egitea proposatzen du, kaleek, plazek eta parkeek gaurko egunean betetzen duten zereginaren inguruan, eta pentsatzea nola egokitu behar zaizkion eta ahal zaizkion haiek errealitate berriei. Hala, hiriko zenbait espazio publiko hautatu eta ikusiko dira, eta haietan hainbat alderdi analizatuko dira, hala nola azpiegitura berdea eta mugikortasuna, eta XXI. mendean hirian zer eginkizun duten zehazten saiatuko.

PROGRAMA OHBILBAO 2020

Jarduera eta espazioetarako ikustaldi guztietarako beharko da aldez aurretik izena ematea web orrian, neurri sanitario guztiak beteko direla bermatzearren.

OPEN ESPAZIOAK

Espazioen katalogoa diseinatu da aurtengo egoera berezia kontuan hartuz eta hari egokituz. Eraikinak eta haietan egin litezkeen ibilbideak xeheki eta goitik behera aztertu dira, espazio seguruen katalogo bat osatzearren. Gainera, eta berritasun gisa, edizio honetan espazio publikoak sartu dira katalogo bisitagarriaren barruan.

JARDUERAK

Espazioak irekitzeaz gain, Open House Bilbao jaialdiak jarduera osagarriak eskainiko ditu, edizio honetako gaia sendotuz. "Kaleak Bizi - Habitar las Calles" goiburuarekin, honako jarduera hauek eskainiko dira espazio publikoan:

Hiriko natura

"Naturari entzunez" eta "Hiritik naturara" izeneko ibilbideak egingo dira, gogoeta egitera animatuz, naturala den zerari buruz, artifiziala den zerari buruz eta hiriari buruz. Ibilbideak egingo dira gai horretan aditua den paisaia-arkitekto emakumezko batek gidaturik.

Trenbidea, hiria eta espazio publikoa

360 º esperientziak eta ibilbideak, trenbideak hirian utzi dituen aztarnez aritzeko. Hiri-bilbean integratuta dauden espazioetatik hasi eta aukera-espazioetara, eta haietan iraganari buruz ikastea eta etorkizuneko erabilerak eta aukerak asmatzea...

Hiri-pasierak

Espazio publiko klasiko nahiz garaikideetan zehar egingo diren ibilbideak€hiriko espazio publikoen eredu batzuk eta besteak agertuz. Zabalgunetik hasi eta ibai ertzaren eraldakuntzetaraino, kale eta plaza eredu bestelakoetan zehar igaroz.

Paisaiak bizikletaz

Bizikletaz egingo da ibilbide bat, bizikletetarako azpiegituren bidez ezagutzeko edo berriro ere aurkitzeko itsasadarraren inguruko paisaiak, eta, bitartean, hain erabilera askotarikoak dituen espazio publiko horren ingurumenari, jasangarritasunari, hirigintzari eta eraikuntzari dagozkion gaiez jardutea.

Itsasadarreko espazioetan nabigatuz

Nabigazio esperientzia honen bidez, ibai ertzari beste ikuspuntu batetik begiratuko zaio, itsasadarrean zehar ibiliz, eraldakuntzen eta espazio irekien antolatzaile handi horretan zehar, alegia, eta, haietan, gure uriaren garapenaren gakoetako asko aurkitzea.

Familientzako tailerrak

Sorkuntzazko pilulak, familian jostatzeko hiriko kaleetan, irudimenaz eta erritmoaz baliatuz, eta instalazio iragankorrak sortuz, zeintzuetan jostatuz hiriko espazio publikoak birpentsatzera gonbidatuak izango baikara.

#Opengram

Argazkiaren bidez, parte hartzaile bakoitzak, bere begiradaren ekarpena egingo du eta jaialdia bizitzeko bere modua adieraziko. Open Housen esentzia eta giroa atzematea, sareetan partekatzeko. Argazkiak Instagramera igoz, eta horretarako #OpengramBilbao20 y #OHBilbao2020 traol-hitzak baliatuz, eta @openhousebilbao etiketa emanez.