BILBO. Hurrengo asteburuan, ostiral eta larunbatean konkretuki, irailak 18 eta 19, Clown Zorrotza jaialdiaren hamaikagarren edizioa ospatuko da. Bi egun horietan, arratsaldeko 18:30etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, Zorrotzako azoka-parkeak lau proposamen jasoko ditu, auzoko bizilagunek eta familiek doan gozatu dezaten. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Maite Guevara, Hortzmuga Teatroa eta Malas Compañias dira Clown Zorrotzako hiru euskal konpainiak. Kartela Sempre Arriba galiziarrekin osatu da.

Clown Zorrotza #BilbaoUda2020ren parte da. Proposamen horren bidez, Bilboko Udalak kulturaz eta aisiaz bete du hiria, eta 150 jarduera baino gehiago egin ditu uda honetan.

PROGRAMAZIOA

Jarduera guztiak azokako parkean izango dira.

Irailaren 18a, ostirala, 18:30ean.

Maite Guevara aktorea, pailazoa eta irakasleak Clown Zorrotzan egingo du 'Qué buen día' ikuskizunaren aurreestreinaldia. 'Qué buen día' ikuskizunak kontatzen du nola Martinarentzat eguna beti ona izan daitekeen, euria, elurra edo txingorra eginda ere. Martinak frogatzen du amets egiten duenak eta begiak ondo irekitzen dituenak aukera ugari dituen mundua ikus dezakeela.

Irailaren 18a, ostirala, 19:30ean.

Bariku arratsaldean Hortzmuga Teatrok 'Jule' proposamena eskainiko du. 'Jule'k irauten duen 50 minutuetan, konpainiak erdi deseginda dagoen eraikin bat aurkeztuko du, hura utzi nahi ez duen maizter bat, eta betetzeke dauden amets bat edo batzuk. Eta erakusten du nola beti gozatu behar den ametsez, direnak direla eta ezinezkoak diruditen arren, begiak zabal-zabalik.

Larunbata, irailak 19, 18:30ean

Sempre Arriba konpainia galiziarrak azoka-parkeko agertokia hartuko du 'C'est pas Possible' ikuskizunarekin. Pailazoaren lengoaia erabiliz, eta ikusliarrekin zuzeneko harremanean, ikuskizun honetan agerian jartzen da nola bizi garen gutako asko bikoiztasunean eta nola ikasi dugun eraginkor izaten, epeak eta itxaropenak betetzen.

Larunbata, irailak 19, 19:30ean

Malas Compañias taldeak 'Prozak' ikuskizunarekin itxiko du Clown Zorrotza. 'Prozak'en, artistek egoera zentzugabeen unibertso batean murgiltzen dituzte ikusleak, batere konbentzionala ez den familia baten bidez, alde gizatiarrena barrez eta emozioz lotuz.

OSASUN-SEGURTASUNA

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Horretarako, #BilbaoUda2020 programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita. Era beran, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020ren barruan antolatutako ekitaldi guztietan.