BILBO. Urtero bezala, Bilboko Udalak Garapenerako Lankidetzarako proiektuak sustatzen dihardu. Oraingo honetan, 2.292.395 euroko aurrekontua bideratuko du ekimen honen bitartez 49 proiektu aurrera aeraman ahal izateko.

Udalaren deialdi honetara irabazi-asmorik gabeko 58 entitate aurkeztu dira, eta 76 proiektu proposatu dituzte (2019an baino % 10 gehiago): horietatik 50 inguru onartu dira, hau da, guztien arteko % 64.

Bilboko Udalak berretsi egin du munduko garapena finantzatzeko hartuta duen konpromisoa, eta, hori dela eta, Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzi ordezkariak adierazi hau adierazi du: "ez dira austeritaterako uneak; aitzitik, inbertsioei lagundu behar zaie, krisia hemen nahiz mundu osoan gainditzen lagunduz. Nazioarteko elkartasuna erantzukizun partekatua da, ezinbestekoa planetaren etorkizuna bermatuko bada".

Izan ere, Urtasunek adierazi duenez, "Bilbok eutsi egiten dio bere konpromiso humanitarioari, eta indartu egin ditu garapenerako lankidetzako eta nazioarteko elkartasunezko bere politikak, planeta zafratzen ari den izurri hau eta beste batzuk ezabatzeko. Denok onik izan arte, ez da inor onik izango. Elkarrekin baino ez gara aterako, mundu osoan ekinez".

GUATEMALA, EL SALVADOR ETA KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

Udalaren deialdi honetara aurkeztutako proiektu guztien artean, 32 garapenerako nazioarteko lankidetzarako dira, urtebetekoak, eta beste 9 hainbat urtetarakoak; 27 Garapenaren inguruko sentsibilizazioa eragiteko eta hezteko, urtebetekoak; eta 8 Garapenaren inguruko sentsibilizazioa eragiteko eta hezteko, bi urterakoak.

Bilboko Udalak diruztatutako lanok non edo zein eskualde geografikotan garatuko diren xehakatuz: % 44 Erdialdeko Amerikara bideratu dira, % 28 Afrikara, eta beste % 28 Hego Amerikara.

Zein herrialde diren faboratuenak: alde batetik, Guatemala, hiru proiektu baitira harako, guztira 349.905 euro jasoko baititu Udalak emanik. Beste alde batetik, El Salvador: 304.537 euro bideratuko baitira hara, hiru proiekturen bidez. Azkenik, Kongoko Errepublika Demokratikoan, bi proiektu garatuko dira, Bilboko Udalaren 222.323 euroko laguntzarekin. Bilboko Udalaren diru laguntzak jasoko dituzten beste herrialdeak: Honduras, Bolivia, Senegal, Kuba, Ekuador, Txad, Burundi, Peru, Chiapas, Zimbabwe eta Kolonbia.

Zer arlotan eragiten den jakin nahi izatera, esan behar da dirurik gehien jasoko duten proiektuak direla edateko urez hornitzeko eta saneamendukoa, 610.000 euro jasoko baititu zazpi proiektutan; gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde eragitea, 596.860 euro jasoko baititu sei proiektutan; eta hezkuntza, 350.000 euro jasoko baititu hiru proiektutan. Halaber ekingo zaio genero arloko indarkeriari aitzi egiteko lanari, elikadura hobetzeko programei edo ondarea defendatzeari, besteak beste.

LANKIDETZARAKO III. GIDA PLANA 2016-2020

Bilboko Udalak badu Lankidetzarako III. Gida Plana (2016-2020) delakoa, zeinean berretsi egiten baititu lankidetza deszentralizatuaren garrantzia eta abantailak, halakoa baita Bilboko Udalak berak sustatzen duena. 2020ko urte honetara berera arte indarrean egongo den agiri honek udalaren lankidetzaren garrantzia eta udalak duen rola berretsi nahi ditu, eredu propio batean oinarrituta. Eredu honek alderatutako abantailak erabili nahi ditu, jasangarritasunaren alde egin nahi du eta kudeaketa eraginkor, parte hartze bidezko eta gardena indartu nahi du, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarriaren arloan ezarritako Helburuekin bat etorrita.

Bilboko Udalak Hegoaldean dauden herririk txirotuenen garapenarekiko konpromisoa erakutsi ohi izan du, erantzukizuna partekatuaren eta herritartasun globalaren ikusmoldetik. Hala, 1995etik, udal honek 45 milioi euro baino gehiago bideratu ditu garapenerako lankidetzarako politiketara, eta, horrenbestez, Bilbo 5. lekuan jartzen da Estatuan lankidetzarako dirurik gehien baliatzen duten hirien artean.

Lankidetzarako 2016-2020 Gida Plana aurrera doa aurreko beste bi planetan hartutako bidean, alegia, kontzentrazio geografiazko eta sektorezkoaren bidean, eraginkortasunaren faboretan, eragin handiagoa lortzearren, sinergiak eragitearren eta abian jarritako ekintzen behaketa hobetzearren.

Bilboko Udalaren lankidetzarako funtsak geografiaren aldetik biltzeaz den bezainbatean, jakitekoa da irizpide hauek baliatzen direla:

  • Giza garapenaren adierazle txikia edo oso txikia duten herrialdeak, egoera ahulenean daudenak.
  • Bilbok dituen beharrizan eta egoeren antzeko hiri guneak edo aldiri guneak dituzten herrialdeak, hori dela-eta balio erantsi gehiagoa eragin ahal zaienak.
  • Aurretik lan ibilbide luzeagoa duten herrialdeak, dela Udalak berak zuzenean jardunik edo GLGKEen bidez, hartara abiatutako prozesuak finkatzearren.
  • Bilboko etorkinen jatorriko herrialdeak, hartara aukera izaten baita handik etorrita Bilbon bizi diren herritarrek berek parte har dezaten herrialde haien garapenaren eragile gisa.
  • Garapenerako lankidetzako beste agente batzuen lanaren bidez osagarritasunak eta sinergiak sortzeko aukera ematen duten herrialdeak, diren beste agente horiek tokian bertakoak, estatukoak edo nazioartekoak.
  • Irizpide horiei jarraituz, Lankidetzarako 2016-2020 Gida Planak lehentasunezkoen artean jartzen ditu Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ruanda, Senegal, Txad, SEAD (Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa) eta Bolivia.