Astelehenetik ostiralera

#BilbaoUda2020 ekimenak datorren asteko programazioa aurkeztu du

14.08.2020 | 16:45
#BilbaoUda2020 ekimenaren programazioa.

BILBO. Astero bezala, Bilboko Udalak #BilbaoUda2020 ekimenaren hurrengo asteko programazioa aurkeztu egin du. Ekintza kulturalak sustatzea duen ekimen honek 150 jarduera baino gehiago programatu egin ditu abuztuaren amaierara arte. 

PROGRAMAZIOA, BARRUTIEN ETA DATEN ARABERA

Abuztuaren 17a, astelehena

1. BARRUTIA - DEUSTU

#BilbaoUda2020 programak astea irekiko du Hortzmuga konpainiarekin, 12:00etan Sarrikoko parkean. Konpainiak "Jule" antzezlana eskainiko du familia osoarentzat: ikuskizun horrek ametsez gozatzera gonbidatzen du, edozein direla ere eta ezinezkoak direla iruditu arren. Sartzea librea izango da, lekua bete arte.

3. BARRUTIA - OTXARKOAGA-TXURDINAGA

Arratsaldean, kaleko antzerkiaz gozatzen duenak hitzordua du Panpotx Kultur Elkartearekin eta 'Kattalinen Bidaia'-rekin. Musika animazioko ikuskizun hau familientzat da eta Txurdinagako Ugarte plazan izango da, 19:30ean. Lau musikarik eta bi aktorek bizia emango diote itsas mundura eramango duen istorio handi bati. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Abuztuaren 18a, asteartea

2. BARRUTIA – URIBARRI

12:00etan, Panpotx Kultur Elkartea Zurbaranbarriko Iturriondo plazara iritsiko da 'Kattalinen Bidaia' ikuskizunarekin. Helburua errespetua, adiskidetasuna, ekologia edo lankidetza suspertzea da. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

6. BARRUTIA – ABANDO

19:30ean, Indautxuko plaza musikaz beteko da Trakamatrakarekin eta 'Matraka ma non tropo' ikuskizunarekin, birziklapena mundu hobea lortzeko bidea dela kontzientziatzeko. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Abuztuaren 19a, asteazkena

4. BARRUTIA – BEGOÑA

'Prozak' da Malas Compañías Zirko Taldearen proposamena abuztuaren 19ko goizerako. 12:00etan, Begoñako Juan XXIII aita santuaren plazan, jendea alderdi gizatiarrenarekin lotzen duten egoera zentzugabeen unibertsoan murgilduko da. Sartzea librea izango da, lekua bete arte.

5. BARRUTIA – IBAIONDO

Luxuzko hitzordua Bidebarrietako Liburutegiak proposatzen duena 19:00etan. Han, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Karmele Jaio bertso-saioan arituko dira umorea, poesia eta literatura izango dituen saioan. Gonbidapena behar da eta webgune honetan lor daitezke.

7. BARRUTIA – ERREKALDE

Errekalde plazan, 19:30ean, Kukai Dantzak "Gelajauziak" aurkeztuko du, eta beste ikuspuntu batetik eskainiko dituzte tradiziozko bi dantza: Gipuzkoako soinu-zarrak eta Lapurdiko dantza-jauziak.

Abuztuaren 20a, osteguna

5. BARRUTIA – IBAIONDO

Miribillan ikusiko dugu, D'Albenizen eskutik, "boom clap, boom clap, ¡somos magia!" hitzak benetan magikoak direla. 12:00etan Gernika lorategian.

Alaitz Leceagak eta Mikel Santiagok abuztuaren 20an, eguena, 19:00etan, Bidebarrieta Kulturgunean egingo duten elkarrizketaren ardatza literatura-erreferenteak, idazteko metodoak eta "familia-antzerkiaren" sinbolismoa izango dira. Topaketa horretarako gonbidapenak hemen eskura daitezke: www.bilbaokultura.eus.

Halaber, 19:00etan, Bilborock aretoan, jazzaren zaleek asteroko dosi berezia izango dute, Jon Urrutia Triok Uda Jazz zikloaren barruan emango duen kontzertuari esker. Hirukote bikain honek tradizioa eta modernismoa batzen ditu, konposizioaren eta inprobisazioaren arteko oreka batekin, hiru tresna-jotzaileen kualitateak agerira ekartzeko apropos pentsatutako errepertorio batekin. Sarrerak 5 eurotan salduko dira eta eskuragarri daude www.bilbaokultura.eus helbidean. Gainera, aretoan erosteko sarrera kopuru txiki bat gordeko da, egunean bertan 18:30etik aurrera.

8. BARRUTIA – ZORROTZA

19:30etan, Zorrotzako Azoka plazan, The Funes Troup konpainiak "Aukerak" ikuskizuna aurkeztuko du, zirku ikuskizun bat, bizitzan egin beharreko hautuen gainekoa eta itzulerarik gabeko bidaia horretan aukeratu beharreko bideen gainekoa. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Abuztuaren 21a, ostirala

5. BARRUTIA – IBAIONDO

#BilbaoUda2020 programak asteburuari bidea emango dio Bidebarrieta Kulturgunean, 19:00etan, Anne Etchegoyenen kontzertuarekin. Anne Etchegoyenek azken diskoa aurkeztuko du, 'Emazte'. Disko hau oso lan pertsonala da eta artistaren funtsa erakusten du, munduari irekia dagoen euskal emakume bat, emakume aske eta egintzat, amatzat eta abeslaritzat agertzen dena; gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren defendatzailea da, eta argi utzi nahi du disko honetan feminismoa beretzat naturala eta nabarmena dela. Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude hemen. Prezioa 5 eurokoa da eta sarreren kopuru txiki bat gordeko da kontzertuaren egunean bertan saltzeko, 17:00etatik aurrera.

OSASUN-SEGURTASUNA

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Horretarako, #BilbaoUda2020 programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita. Modu berean, maskara nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020-ren ikuskizun guztietan, espazio itxietan zein irekietan.