BILBO. Atzo goizean, hilak 15, Metro Bilbaoren Moyuako geltokiak barrutietako mapa berrien aurkezpena jaso zuen. Bertan izan ziren Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Getxoko alkate Amaia Agirre, Portugaleteko alkate Mikel Torres eta Metro Bilbaoko Zuzendari kudeatzaile Eneko Arruebarrena.

Barruti mapak metroaren sarbideetan eta geltoki bakoitzeko nasa bakoitzean kokatuta dauden planoak dira. Horien bidez, bezeroek beren burua koka dezakete, ez soilik metropoli trenaren sarean, baita une horretan dauden herri edo hirian ere. Gaur egungo panelek 25 urte bete dituzte dagoeneko, eta berritu beharra egon da.

Atzo goizean aurkeztu ziren bertsio eguneratu eta hobetuak. Metropoli trenaren trazadurak 14 udalerri zeharkatzen ditu, eta mapa berriek horien inguruko informazio osoa bildu dute. Modu koordinatu eta sistematizatuan egindako lana da. Udal guztietako sail tekniko eta hirigintza sailen, turismo bulegoen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta kartografia atalaren arteko elkarlanaren emaitza dira,

Metro lineen berezko informazioa mantendu da, interes orokorreko lekuei dagokienez: Osasun zentroak, administrazio-bulegoak, irisgarritasuna, eta abar; eta ondoko kaleen izenak eguneratu dira.

Era berean, nobedade moduan, eduki turistikoak jaso dira: leku adierazgarriak, arkitektura ezaugarri bereziak dituzten eraikinak, ondare historiko eta artistikoa, paseoak egiteko ibilbideak, paraje panoramikoak eta interes naturaleko lekuak.

Eta, azkenik, kultur, kirol eta aisialdi arloko informazioa jaso da: antzokiak, auditorioak, kultur-etxeak, kiroldegiak, kaleko jarduerak egiteko eremuak, hondartzak€Horrela, mapa kontsultatzen duten pertsonek leku horiek bisitatzeko aukera ikusiko dute, askorentzat, ezezagunak izango baitira.

Horregatik, zauden leku zehatzean kokatzen zaituzte, eta zirkulu berde baten bidez kokatzen zaituzte, oinez hamar minutuko erradioan aurki dezakezun guztia eta zure interesekoa dena.

Lehenengo fasean 168 mapa jarriko dira, Bilbo, Getxo eta Portugaleteko 18 geltokitan. Sarbide, fosterito, eta nasetan jarriko dira. Ondoren, eta urte amaierara arte, metroaren gainerako sarearekin jarraituko dugu, eta beste herri batzuetako geltokien txanda izango da. Metro Bilbaoren webgunean eta sare sozialetan ere jarriko dira.

Honako geltokietan jarri dira panelak oraingoz, bakoitzean kopuru hori:

Zortzi Bilbon: Zazpikaleak/Casco Viejo (9), Abando (11), Moyua (12), Indautxu (11), Santimami/San Mamés (8), Deustu (11), Sarriko (7) eta San Inazio (14).

Zazpi Getxon: Areeta (12), Gobela (5), Neguri (8), Aiboa (7), Algorta (9), Bidezabal (8) eta Ibarbengoa (9).

Hiru Portugaleten: Abatxolo (9), Portugalete (11) eta Peñota (7).