BILBO. Gaur goizean, ekainak 25, osteguna, Bilboko Udalbatzak osoko bilkura ospatu egin du. Bertan hainbat gai jorratu dira, hiriko ostalaritza-sektoreari laguntzeko neurri ekonomiko berriak onartzeaz gain. Hala nola, #BilbaoArurrera planaren barruan, egoera ahulean bizi diren pertsona eta familientzat bideratutako jarduerak sustatzeko bost partida ekonomiko berretsi egin dira.

Udal aurrekontuan aparteko plan honi aurre egiteko gordetako 15 milioi euroetatik, koronabirusak gehien kaltetutako sektore eta kolektiboetan dituen ondorioak arintzea helburu duena, 2,2 milioi euro "ezkutu sozial" diren jardueretarako gorde dira, egungo egoeraren ondorioz, kaltetuak izan diren eta arreta espezifikoa behar duten pertsona guztientzat. Era berean, Eusko Jaurlaritzak (3.460.000 euro) eta beste erakunde batzuek (1.000.000 euro) xede horretarako emandako beste partida ekonomiko batzuk ere baditu Udalak.

Bazterkeria-arriskuan edo -egoeran dauden kolektiboei arreta emateko helburuaz, osasun-larrialdiko egoeragatik egoera larriagotu zaielako edo udal-dispositiboetan artatu direlako, Udalak bost diru-laguntza izendun onartu ditu, 885.000 euroko zenbatekoarekin guztira, adinekoei lagun egiteko "Urrats bat gehiago" udal-programa handitzeko (150.000 euro); baztertuta dauden pertsonei zuzendutako neurriak garatzeko eta etxerik gabeko pertsonei ostatu emateko funts berezi bat hornitzeko (375.000 euro); eta, azkenik, familiei, helduei eta haurrei zuzendutako neurrietarako, arreta bermatuko dien funts baten bidez (360.000 euro).