BILBO. Hurrengo astelehenean, ekainak 8, Deustu, Txurdinaga, Begoña eta Zorrotzako udaltegiek aurrez aurreko arretari ekingo diote berriro. Hala, goizeko 08:30etik aurrera, aldez aurreko hitzordua eskatu ahal izango da.
Ekainaren 15etik aurrera, aurrez aurreko arreta arian-arian, gainerako administrazio-bulegoak ere egingo da, Uribarri, Santutxu, Ibaiondo, Abando, Errekalde eta Basurtun hain zuzen ere.
Aldez aurreko hitzordua eskatu ahal izango da (eguna eta ordua esleituko delarik) modu errazean Udalaren web orrialdean edo Udalaren arreta-telefonoan (010/94 4 010 010). Udaltegietako edozeinetara iristean, berretsi egin behar da hitzordu. Hitzordurik ezean, ez da arretarik emango.
Barrutietako udaltegietan, herritarren arretarekin zerikusia duten izapide hauek kudea daitezke:
Udalak gogorarazten du ezen jaiotzeen altak eta erroldatze- agiriak bide telematikoz izapidetuko direla, oraingoz.
Udaltegietako instalazioetako aurrez aurreko arreta hori gehitu behar zaio lehendik San Agustinen eskaintzen ari direnari: han, dagoeneko, espazio publikoarekin, ekonomiarekin eta ogasunarekin, errolda, erregistro, hirigintza-plangintzarekin eta mugikortasunarekin zerikusia duten izapideak egin daitezke.
OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK
Arreta-postuen kopurua murriztea edo aldez aurretik hitzordua eskatu beharra bezalako neurriez gain, babes kolektiboko beste neurri batzuk ere jarriko dira abian, langileen nahiz erabiltzaileen osasun-segurtasuna zaintzeko:
ARRETA TELEMATIKOA
Bilboko Udalak gogorarazi du, kudeaketa telematikoak errazte aldera, ezen joan den martxoaren 24an bilbotarren eskura online inprimaki bat jarri zuela udalaren webgunean Inprimaki horren bidez, udaleko edozein izapideren eskaera egin daiteke, edozein Saili zuzendua. Bestalde, bilbotarrek bere esku dute elektroniko gunea, izapideak online egiteko.
Alde horretatik, bada, Udalak mezu bat helarazi die herritarrei, ahal den neurrian izapide telematikoak erabil ditzaten, eta aurrez aurreko arreta beste kasu horietarako utz dezaten, beste kanalik erabili ezin den kasuetarako.
Lo último |