BILBO. Hurrengo astelehenetik aurrera, Bilbao Kirolakeko udal kiroldegiak irekitzen hasiko dira berriro. Lehenengoak Artxandakoak izango dira, ekainaren 8an, eta hurrengo astean San Inazio eta Zorrotzako kiroldegiak irekiko dira. Txurdinaga eta Errekaldekoak, aldiz, ekainaren 19ra arte itxaron behar izango dute.

Uztailakren 1ean Miribillako kiroldegia berriz irekitzea aurreikusten da, igerileku estaliarekin eta fitness-aretoarekin. Azkenik, irailean Bilbao Kirolakeko kiroldegi guztiak martxan egongo dira Atxuri, Casilla, San Mames eta Abusuko kiroldegiak berriro irekiz. Deustuko kiroldegian, igerilekuko hondartzan, hobekuntzak egingo dira eta obrak amaitzean irekiko da irailaren erdialdean.

Une bakoitzean hartu beharreko neurriak osasun-egoerara egokituko dira, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioei jarraituko zaie.

Zerbitzuak ere pixkanaka martxan jarriko dira; lehenengoak kanpoko igerilekuak eta estaliak, eta tenis-pistak, padela eta kanpoko frontoiak izango dira.

Ekainean Bilbao Kirolakeko abonatuek bakarrik erabili ahal izango dituzte instalazioak, aurrez ordua eskatuta. Uztailetik aurrera, instalazioak abonatuentzat eta abonatu ez direnentzat ere irekitzea baloratuko da, baita ordua eskatuta ere.

BERRIRO IREKITZEKO EGUTEGIA

Artxandako kiroldegia: Astelehenean, ekainak 8, kanpoko igerilekuak, solarium-eremua eta padel, tenis eta frontoi pistak irekiko dira. Aurrez ordua eskatzeko epea ekainaren 6an, larunbatean, hasiko da, 10:00etatik aurrera.

San Inazioko eta Zorrotzako kiroldegiak: Ekainaren 15ean irekiko dira barruko igerilekuak, solarium-guneak eta padel, tenis eta frontoi pistak. Frontoia pista estaliak aste bat barru irekiko dira, ekainaren 22tik aurrera.

Txurdinagako eta Errekaldeko kiroldegiak: Ekainaren 19an irekiko dira kanpoko igerilekuak, solariuma eta tenis, padel eta frontoi pistak.

Miribillako kiroldegia: Uztailaren 1etan igerileku estalia eta fitness aretoa irekitzeko aurreikuspena dago. Eta Artxanda, San Inazio, Zorrotza, Txurdinaga eta Errekaldeko fitness aretoak ere irekiko dira.

Atxuri, Casilla, San Mames eta Abusuko kiroldegiak: irailean zabalduko dira. Deustuko igerilekuko hondartzan hobekuntzak egingo dira eta obrak amaitzean irekiko da.

10:00etatik aurrera hasiko da.