BILBO. Hurrengo astelehenetik aurrera, hilak 8, Bilbogarbi finkoek bere ohiko ordutegiarekin jariko dira berriro martxan, hau da, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Orain arte irekita egon direnak ordutegi murriztua izan dute, eta Elorrietakoa izan da ordutegi osoa bete duena.

Astelehenan, maiatzak 18, lau Bilbogarbiak (Artxanda, Larraskitu, Zorrotza eta aipatutako Elorrietakoa) hasi ziren lanean, baina ordutegi murriztuarekin, artean ere. Egun horretan, ostera, laguntasunik gabeko Bilbogarbia hasi zen berriro lanean, bai eta ostalaritzan atez ate beira batzeko zerbitzua eta merkataritzan atez ate papera eta kartoia batzeko zerbitzua. Bilbogarbi Mugikor Laguntzaduna handik astebetera hasi zen lanean, maiatzaren 25ean.

Eta datorren astelehenetik aurrera, ekainak 8, lau Bilbogarbi finkoak hasiko dira atzera ere ohiko ordutegiarekin, osasun alerta jo aurrekoarekin.

Zehatz esanda, Artxandako eta Larraskituko Bilbogarbiak 7:30etik 13:00era egongo dira irekita, astelehenetik barikura, eta, zapatuetan, 7:30etik 12:00etara; Zorrotzakoa, goizeko 7:00etatik 20:30era astean zehar, eta, zapatuetan, 7:30etik 20:30era. Azkenik, Elorrietakoa ere irekita egongo da 14;99etatik 20:30era, astelehenetik barikura, eta, zapatuetan, 14:00etatik 19:30era; domeketan, berriz, 8:00etatik 13:30era.

Bilbogarbi finkoak borondatezkoak dira, edonor joan daiteke hara, baita Bilboko dendariak ere, hondakinak botatzera. Hara eroan daitezke, esaterako, etxeko tresna elektrikoak, dela lerro zurikoak (hozkailuak, ontziak garbitzeko makinak, arropak garbitzeko makinak€), dela lerro marroikoak (telebistak, berogailuak, inprimagailuak, ordenagailuak€), eta baita ere obra hondakinak eta konponketen hondakinak (metro kubiko bat, gehienez ere), edota tresnak eta botikak, pilak eta bateriak, ehunkiak, zurak...