BILBO. Herritarren segurtasuna bermatzeko, Bilboko Udalak ibilbide alternatiboak gomendatu ditu, uriko mendi eta baso-parkeetan zehar, ahalik eta jende gutxienekin topatzeko.

Zehazki, uriko herritarrak gonbidatzen ditu Bilboko Eraztun Berdea eratzen duten ibilbideetako batzuetan zehar ibilbideak egitera. Era berean, herritarren erantzukizun senari ere hel egiten dio, jende pilatzeak eragoztearren, osasun agintariek gomendatuko higiene-neurriak betearaztearren eta pertsonen artean gorde beharreko tarteak gordetzearren.

Alde horretatik, herritarrek aukera izan dezaten hango eta hemengo inguruez gozatzeko, baina, batez ere, jendeak joan-etorrietan elkarrekin tril egin ez dezan, Udalak igotzeko norabide bakarreko ibilbide batzuk gomendatzen ditu, eta jaisteko beste batzuk, bai uriaren iparraldean, Artxanda-Monte Avril inguruan, bai hegoaldean, Pagasarri-Arnotegi-Arraiz inguruan.

Familiarentzat pentsatutako ibilbideak dira, zailtasun txikikoak, eta uri osoan zehar barreiatuak. Ibilbideetara sartzeko guneak proposatzen dira Arangoitin, Deustun, Salven, Begoñan eta Otxarkoagan (iparraldetik) eta San Adrianen, Errekalden eta Zorrotzan (hegoaldetik). Oro har, berrogeita hamar eta ordu eta laurden inguru irauten dute (4 km/orduko abiadan), baina bada aukera luzeagorik ere, hala nola Errekaldetik eta Zorrotzatik hasita egiteko proposatzen direnak, hiru ordu baino gehiagokoak.

Horrez gain, Udalak ibilbide zirkular bat ere proposatzen du bizikletetarako, Avril mendian zehar, Iturritxualdeko jolas-gunearen ondotik abiatuta.

Ibilbide guztiak Bilboko Udalak garatutako GeoBilbao izeneko informazio geografikoaren atarian daude (www.geobilbao.eus). Eta, era berean, in situ seinaleztatu dira, ibilbideen ibilbideak zein ibilbideak igo eta jaisteko norabideak adierazten dituzten kartelekin.