BILBO. Pasa den asteazkenean, Bilboko Udalak bideokonferentziaz egin zituen hurrengo ostegunean, hilak 30, ospatuko de Udalbatzarraren aurreko informazio-bilerak. Bilboko Udaleko kideak bideokonferentziaz batu diren lehenengo aldia izan da.

Osasun-alerta egoera deklaratu ondoren, Bilboko Udalak, Juan Mari Aburto Alkatearen proposamenez eta udal bozeramaile guztien adostasunez, martxoko Udalbatzarra eta Informazio Batzordeak apirilera atzeratzea erabaki zuen martxoaren 16an.

Azken egunotan, Bilboko Udalak operatibo tekniko berezia prestatu du gaur goizeko Informazio Batzordeak modu erdi-presentzialean egin ahal izateko. Hartara, Itziar Urtasun, Udalbatzarraren Aurreko Batzordeetako Presidentea, Udaletxeko Batzorde Aretoan izan da Udalbatzarreko Idazkari Nagusiarekin eta Udal Kontu-hartzailearekin batera, eta Udal Taldeen ordezkariek bideokonferentziaz parte hartzeko aukera izan dute.

Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izan da udal webgunearen bitartez, eta horri esker, apirilaren 30eko Udalbatzarrean eztabaidatuko diren proposamenak tramitatu dira. Hartara, Alderdi Popularrak aurkeztutako proposamen guztiak gai-zerrendatik kendu eta Elkarrekin-Podemosek eta EH-Bilduk aurkeztutako gai kopurua murriztu ondoren, datorren asteko Udalbatzarrean hiru proposamen baino ez dira eztabaidatuko:

  • Elkarrekin Bilbao-Podemos/Ezker Anitza-IU/Equo-Berdeak Udal Taldearen proposamena, Udalbatzarraren erabakiz, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari azalera handien gaineko ingurumen-zerga abian jarri eta hortik bildutako dirua hurbileko saltoki txikiak sustatzeko erabil dadila eskatzeko.
  • Elkarrekin Bilbao-Podemos/Ezker Anitza-IU/Equo-Berdeak Udal Taldearen proposamena, Udalbatzarraren erabakiz, Eusko Jaurlaritzari La Mercedeko Osasun Zentroko zerbitzu sozio-sanitarioak murriztu eta beste zerbitzu batzuk Miribillako Osasun Zentrora eramateko erabakia berrazter dezala eta orain arte Zentro horretan ematen zirenak manten ditzala eskatzeko.
  • EH Bildu Udal Taldearen proposamena, Udalbatzarraren erabakiz, Espainiako Gobernuari Gastu-Araua ahalik eta lasterren malgutu eta hortik bildutako diru-kopuruak gizarte-politiketara bidera daitezela eskatzeko, gizarte zein ingurumen iraunkortasunaren, gizarte-inklusioaren, auzoen arteko berrorekaren, herritarren parte-hartzearen eta benetako mugikortasun iraunkorraren mesedetan.

Era berean, gaurko ekitaldiaren hasieran, Alkateak Toki-Erakunde Autonomoen 2019ko aurrekontuen likidazioak onartu izanaren berri emango duela iragarri du Udal Kontu-hartzaileak.