BILBO. Bilborock aretoaren 23. urteurrena ospatzeko, Bilboko Udalak uriko gazteek euren sare sozialetan areto kulturalean igarotako momenturik onenak partekatzera gonbidatu ditu, testu, bideo zein argazkiak sarera igoz.

Nahi duenak aukeran du bere oroitzapenak eta bat-bateko argazkiak partekatzea Bilborock-en Facebook-en argitaratutako abiarazte post-ean, zeinak @bilborockbilbao etiketa baitarama, #Bilborock23urte traola baliatuz horretarako. Parte hartzen dutenen artean txeke-opari bat zotz egingo da, 80 eurokoa, Fnac.es-en gastatzeko. Parte hartzeko ekintza bakoitzak zozketan parte hartzeko aukera bat ekarriko du.

Gainera, Bilboko Udalak, Bilborock-en bitartez, beste ekimen bat jarri du abian, 18 eta 35 urte bitartezko gazteentzat, parte har dezaten #EtxeanGeratukoGara #BainaAspertuGabe ekimenean eta parteka ditzaten, sare sozialen bidez eta traol horiek erabiliz, beren sorkariak, proposamenak eta ekimenak, hala nola modu akustikoan kantatzeko abestiak, etxean egin daitezkeen jarduera berrietarako ideiak, hitzorduak, lehiaketak, dantza ikastaroak eta gimnastika ariketak, besteak beste.

23 URTEKO HISTORIA

Bilborock erabilera anitzeko aretoan 6.000 ekitaldi baino gehiago egin dira 23 urte honetan. Horien artean, 1.900 musika kontzertu izan dira zuzenean, eta 1.500 antzezlan. Gainerakoak, zinema emanaldiak, hitzaldiak, lantegiak, aurkezpenak, formazio saioak eta era guztietako topaketak izan dira.

Guztira, milioi 1 pertsona baino gehiago izan dira Bilborock-en, programatutako jarduerez gozatzen. Eta, kontuan hartuz gero Lab aretoa jende gutxirentzako emanaldiak egiteko erabili izan duten pertsonak eta zazpi entsegu aretoetan beren bandekin entseguak egin izan dituzten musikariak, kopurua, guztira, 1.340.000 pertsona dira.

Urte hauetan guztietan, Bilborock-eko oholtzatik igaro dira bertako taldeak nahiz nazioartekoak, hala nola Doctor Deseo, Robbie Williams, The Coors, Cristina Rosenvinge, M-Clan, Mojinos Eskozios, Mago de Oz, Rosendo, Amaral, Eskorbuto, Su ta Gar, Mikel Erentxun, Australian Blonde, Gozategi, Los Planetas, MCD, Lehendakaris Muertos, Narco, Boikot, Antonio Orozco, Chambao, Mala Rodruíguez, Pereza, Elefantes, Urtz, Love of Lesbian, Melendi, Kepa Junkera, Zea Mayz, Gatibu eta beste asko. Arte eszenikoen arloan, nabarmentzekoak dira ekipamendu horretan antzezlanak eman dituzten zenbait pertsona: Leo Bassi, Charo López, Silvia Tortosa, Dani Rovira, Agustín Jiménez, Dani Mateo edo Miguel Noguera, besteak beste.

Nabarmentzekoak dira orobat Bilborock-en dagoeneko finkatuak diren zenbait programazio, hala nola Bilboko Uria Pop Rock, Aste Nagusiko bertako Pop-Rock-aren erakustaldia, Zinegoak gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia, Caostica Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdia, BAD egungo antzerkiaren eta dantza garaikidearen jaialdia edo Bilbao Musika eta Muzzik musika eta antzerki eskoletako ikasleen erakustaldiak.

Ohiko programazioaz gain, Bilboko Udalak jarduera anitz antolatzen eta sustatzen ditu urte osoan zehar, eta bereziki esanguratsuak dira Bilbao You Week (eduki digitalen sortzaileen topaketa), Diseinatu zure Ekitaldia, DJ-en ikastaroa, bertako DJ-en lehiaketa eta Gazte Egunak bezalako ekimen eta programak.

Bilboko Udalak 90eko hamarkadan eskuratu zuen eraikina, eliza barroko bat, abangoardiako kultura ekipamendu hau abian jartzeko.

Atzenengo urteotan, Bilborock finkatuz joan da Uriko gazteentzako kultura, musika eta arte eszenikoen programazioko gune gisa.

Udalak apustu egin du antzinako eraikin horri hori xedatzeko, ahalmena izan dezan gazteen ekimenen esku jartzeko ekipamenduak eskaintzen dituen era bateko eta besteko baliabideak: agertokia, entseguetarako aretoak, bileretarako aretoak, proiekzio eta soinu ekipoak eta abar.