"Darabilbok" euskarazko aisia bultzatuko du martxoan hainbat jarduera dohainekin (dantza, gastronomia eta gozogintza tailerrak, literatur hitzaldiak, eta Bilboko Arte Ederretako Museorako gidatutako bisitaldiak). Jardueran parte hartzeko Darabilbo web-orrian eman behar da izena, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik) Programaren helburua euskara sustatzea eta euskaren erabilera normalizatzea da. Gainera, Darabilbo programak sarrerak zozkatuko ditu bederatzi emanalditarako, martxoaren 14tik 29ra ospatuko direnak Loraldia jaialdiaren barruan.

Zozketa hori irabazten duten pertsonek egun horietan musika emanaldiak, bertso saioak, eta arte eta dantza ikuskizunak gozatu ahalko dituzte, besteak beste.

Martxorako hainbat jarduera eta tailer egongo dira, besteak beste gidatutako bisitaldiak Bilboko Arte Ederretako Museoan, gozogintzako eta gastronomiako tailerrak, literatur hitzaldiak, eta dantzak.

Euskarazko doako jarduera horietan parte hartzeko, Darabilboren web-orrian eman behar da izena, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

"Erabili Euskara Bilbon" lelopean, "Darabilbo" programako jarduerak taldean egiten dira, urteko hil guztietan (uztaila eta abuztua izan ezik) eta uriko barruti guztietan. Euskara ikasten ari direnentzat, euskara hobetu nahi dutenentzat, edo kultura eta aisialdia euskaraz bizi nahi dituztenentzat da. Horrez gain, aisialdiko programa honetan beste jarduera batzuk iradoki edo antolatu nahi dituztenek Whatsapp mezu bat bidali dezakete zenbaki honetara: 607530132.

Informazio gehiago hemen: darabilbo.eus