BILBO. Otsailaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira aurten Bilboko Aratusteak. Hori dela eta, Jaietako Batzorde Mistoak ekintzaz betetako egitaraua aurkeztu du.

Aratusteak dira, dudarik gabe, urteko jairik ausart eta lotsarik gabekoenak, nagusi nahiz txikiendako, familientzako, kuadrillentzako eta abarrentzako ospakizun-programa oparo bati esker€: kontzertuak, fanfarreak, umeen olgetak, antzezlanak, lehiaketa gastronomikoak eta ezin konta ahala jarduera gehiago izango dira, aspertzeko aukerarik ere gabe.

Une nagusietako horietako bat otsailaren 21ean izango da, barikuan, 19:30ean, Plaza Barrian: han izango da Farolín eta Zaranbolaren ohiko epaiketa, Bilboko Aratusteetako ordezkariak biak, aurten Ane Lindane emakume aktoreak eta Joselu txistulariak antzeztuko dutena.

Panpotx Kultur Elkartearen antzezlan berria, "Itsasoan/En el mar" izenekoa, otsailaren 22an izango da, zapatuan, Zabalguneko eraikinean, eta hiru emanaldi eskainiko ditu (13:00etan eta 18:30ean, euskaraz, eta 16:30ean, gaztelaniaz); edota Sardina ehorztea, otsailaren 25ean, martitzenean, 19:30ean, Plaza Barrian: horiek dira aurtengo ekitaldi-kartelean ospakizunik ospetsuenetakoak, eta braillea eta zeinu hizkuntza ere izango dira proposamenetako askotan, desgaitasunen bat duten pertsonek ere jai-ospakizunetan parte hartu ahal izan dezaten bermatzeko.

DESFILEA ETA EPAIKETA, ARATUSTEETAKO BARIKUA HANDIRO HASTEKO

Otsailaren 21a, Aratusteetako barikua, indarrez hasiko da, 10:30ean, Bilboko Ikastetxeen ohiko desfilearekin, eta, ondoren, ohiko "geldialdia" izango da, txokolate berozko edontzi on batekin indarberritzeko eta jaian aurrera egiteko Plaza Barrian ipinitako karparen pean, musikarekin eta jostetekin.

Arratsaldean izango da jardunaldiko une gorena, Farolin eta Zaranbolas atxilotu eta ondoren epaitzen direnekoa. Atxiloketa 19:00etan izango da, Udaletxean, eta epaiketa, berriz, 19:30ean, Plaza Barrian. Ondoren, Plaza Barrian hau ere, Bilboko Aratusteetako pertsonaia horiek jendaurrean laidoztatzeko ekitaldia izango da: ikuskizun hori, urtero bezala, Aratusteetako ohiko koplatxoekin batera izango da. Aurten, Jaietako Batzorde Mistoak Ane Lindane emakume aktorea eta Joselu Angulo txistularia hautatu ditu Farolin eta Zaranbolas izateko.

Gaua, berriz, Bilbao Sozial Dantza taldearekin amaituko da, aratuste-giro bete-beteko areto-dantzetako dantzariak elkartuko direlarik, 20:45ean, eta, ondoren, Asier Bilbaok hartuko duelarik txanda, "Tarada Enmascarada" izeneko emanaldia eskaintzeko, 22:30ean.

ZAPATUAN, EZINBESTEKOAK IZANGO DIRA MOZORROA ETA SARDINAREKIN EGINDAKO "SELFIEA"

Zapatuan, otsailak 22, ezinbestekoa izango da eskura izatea mozorroa, zeren eta irudimena erabiltzeko eguna izango baita, kalera itxura askotako mozorroekin irteteko. Goizean goizetik, San Vicente, Ibañez de Bilbao, Zabalgunea, Colón de Larreategi eta Ledesma kaleak eta Kale Nagusia hartuko dituen jai-esparruan, kontzertuak, antzerkia, produktu gastronomikoen dastaketa eta salmenta, haurrentzako tailerrak, fanfarrea, erraldoiak eta gaita jotzaileak eta herri bazkaria izango dira, harik eta luzaroan itxarondako Aratusteetako Mozorro Lehiaketara arte.

12:00etan, Plaza Biribileko Aratuste esparrua irekiko da, eta han izango dira fanfarreak, erraldoien lasterketak eta umeentzako eta familiarentzako jarduerak.

Gainera, Zabalguneko Plaza ezinbestekoa izango da txikienentzako, zeren eta, Goloka konpainiak emango duen "Astronautak" obra ibiltariaz gain, Panpotx Kultur Elkarteak ere familientzako dantzaldi bat estreinatuko baitu, zuzeneko musikarekin. "Itxasoan/En el mar" antzezlanaren hiru emanaldi ere eskainiko ditu, Zabalguneko Erakinean, elkarte horrek berak. Antzerki proiektu jostagarri-hezigarri bat da, familientzako batik bat, itsasoen eta ozeanoen kutsaduraren gaiari helduko diona, ikusleak ohartarazi nahiz. Emanaldiak, beraz, 13:00etan, eta 18:30ean izango dira, euskaraz, eta 16.30ean, gaztelaniaz. Eguerdikoan, 13:00etakoan, zeinu hizkuntzako interpretatzaile bat izango da.

Hori aski ez eta, umeek, halaber, Gargantua kuttuna, zurezko jostailu klasikoak, makillajea, ile-apainketa eta umeentzako lantegiak izango dituzte Zabalguneko Plazan, egun osoan zehar.

16:30etik aurrera, Plaza Biribiletik irtenda, mozorrorik onenek kaleak hartuko dituzte, mozorro-lehiaketako kalejiran. Epaimahaia, aurreko urteetan bezala, Astarloa kaleko agertokian egongo da kokatuta, kaleetara mozorrorik onenak jantzita aterako diren talde eta konpartsa batzuen eta besteen mozorroak ikusteko eta ebaluatzeko. Gainera, 17:30etik aurrera, nahi dutenak Berastegi kalera hurbildu ahal izango dira sardinarekin 'selfie' bat egitera.

Gero, 19:30etik aurrera, Plaza Biribiletik Santiago Plazarainoko usadiozko jaitsialdia izango da, eta han jai esparrua ireki eta animazioa izango da Zazpi Kaleetan, harik eta, 21:00etan, luzaroan itxarondako Mozorro Lehiaketako sariak entregatuko diren arte Plaza Barrian.

Amaierako eskaintza ere Plaza Barrian izango da, La Pasarela Orkestra izango delarik, 21:30etik aurrera. 25 urte baino gehiago eginik ikuskizunen arloan, musika talde hori finkatu egin da ospe handiko orkestra gisa ikuskizunetako profesionalen artean, eta ibilbide luze bat du bermea, eta baita ere soinu eta argiztapeneko azken teknologia, egungo kantutegirik onena eta berriena eta doan lekura doala era guztietako publikoen gogoko gertatzea. Atzenengo urteotan, hobetu egin du agertokian agertzeko modua, argiztapeneko azken berrikuntzak, errobotika eta Estatuko led-ezko pantailarik handienetako bat baliatuz. Aurtengo denboraldirako, beste bi profesional bildu ditu bere musikari eta kantari multzo bikainera, eta, hala, 15 izango dira orkestrako kideak agertokian.

ERRALDOI ETA BURUHANDIAK ETA DANTZA, DOMEKAN

Domekan, otsailak 23, umeen jarduerak izango dira Areatzan eta Arriaga plazan. Erraldoi eta buruhandiek ibilbide bat egingo dute 12:00etatik 14:00etara hiriko bi puntu horien artean, eta Arriaga plazan Gargantua izango da, ordutegi berean. Era berean, arratsaldean, 18:30etik aurrera, dantzaren txanda izango da Plaza Barrian, Beti Jai Alairen eskutik, haien "Bilbo dantzaz mozorrotzen" ikuskizunarekin.

Ohiturei jarraituz, domekan, otsailak 23, Indaba lehiaketa izango da Plaza Barrian, eta sutegiak izango dira han eta hemen, gorputza berotzeko aukera emanez; sari banaketa 14:30ean izango da.

ASTELEHENEAN, UMEENTZAKO MUSIKA ETA JARDUERAK

Astelehenean, otsailak 24, Aratusteetako ekitaldi utzi ezinezkoetako beste bat izango da. 12:30ean, Plaza Barrian, Bilboko Udal Bandak DJ Xaibor-ekin batera emango du kontzertu bat, parte hartzezkoa eta familientzako izango dena, eta gazteek eta nagusiek aukera izango dute musikak lagunduta kantatzeko eta dantza egiteko.

Arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, Plaza Barrian, puzgarriak izango dira, eta lankidetzazko jokoak eta umeentzako lantegiak.

MARTITZENEAN, AMAIERAKO EKITALDIA, SARDINA EHORZTEAREKIN

Azkenik, otsailaren 25ean, martitzenean, Plaza Barriko karpan, 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 18:30era, lantegiak izango dira, sormenezko ile-apainketakoak, eta 0 eta 5 urte arteko umeentzako gune berezi bat, puzgarriekin edo makillajearekin.

Aratusteei agur esateko atzenengo ekitaldia Sardina ehorzte usadiozkoa izango da. Ikuskizuna 19:30ean hasiko da, Plaza Barrian, eta prozesioan lagun egingo zaio Arriaga Plazaraino: segida horretan joateko, baina, doluzko beltzez jantzita joateko gonbita egiten zaie parte hartzera animatzen direnei. Sardina erretzea 20:00etan izango da, eta hala emango zaie amaiera aurtengo Aratusteei.

BAIEZKOA EZ BADA, EZEZKOA DA!

Aratusteak jai alaiak dira, kalean gozatzeko, askatasunean eta beldurrik gabe, den-denok. Hala, Bilboko Udalak, "Baiezkoa ez bada, ezezkoa da" izeneko kanpaina abiarazi du, gogoraraziz ezen, "Mozorroa jantzirik ez da dena zilegi" , hartara eraso sexista bakar bat ere ez dadin geratu erantzun gabe.

ARATUSTE INKLUSIBOAK

Era berean, Bilboko Udalak eutsi egingo dio bere ahaleginari eta konpromisoari, desgaitasunen bat ez duten pertsona guztiek parte hartu ahal izan dezaten Aratusteetan, jarduerak egokituz horretarako, publiko guztientzako irisgarriak izan daitezen.

Aratuste hauetan, Farolinen eta Zaranbolasen epaiketan, Aratusteetako Mozorro Lehiaketako sari-banaketa usadiozkoan, eta "Itsasoan/En la Mar" ikuskizunaren 13:00etako emanaldian, zeinu hizkuntzako interpretatzaileak izango dira. Horrez gain, jai-egitarauak braillez idatzita eskainiko dira, eta kartelaren deskribapen bat ere izango dute, kartelaren egileak berak idatzita. Egitarauak bulego hauetan emango dira:

  • Udalaren Informazio Bulegoan (San Agustin eraikinean)
  • ONCEren egoitzan (Pérez Galdós, 11)
  • Bilbao Turismoren bulegoetan (Plaza Biribilean eta Abandoibarra 2n, Guggenheim museoaren aurrean)
  • Aireportuan
  • Ibaiondoko udaltegian (Pilota kalea, 10) eta Abandoko udaltegian (Elkano kaleko 20-22)