BILBO. Gaur goizean, hilak 31, hasiera eman zaio Txurdinagako kiroldegian lekua izango duen gurpildun aulkiko saskibaloiko Txapeldunen Ligari. Txapelketa otsailaren 1era arte iraungo du, eta jokatuko diren 10 partidak sarrera librea izango dute leku guztiak bete arte. Lehiaketa inauguratu duen partidan Bilboko alkate Juan Mari Aburto egon da.

Alkatea, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroletako diputatuarekin Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol zinegotziarekin, Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotziarekin, Álvaro Perez Mugikortasuneko eta Iraunkortasuneko zinegotzi laguntzailearekin eta beste Udalkideekin batera, Europako txapelketa honetako lehen partidan izan da. Txapelketa hori gaur hasi da Bidaideak Bilbao anfitrioiaren eta lehiaketa honetako irabazlea sei aldiz izan den Lahn-Dill talde alemaniarraren arteko norgehiagokarekin.

Txapelketa honekin, Bilbo, beste behin ere, kirol arloan mundu mailako erreferentzia den hiri bihurtu da, lehen aldiz, Txapeldunen Liga, gurpil-aulkiko saskibaloiko Europako lehiaketa nagusia, hartuz. Kirol-ekitaldi hau ospatzeak Bilbok lehen mailako kirol-lehiaketak hartzeko duen konpromisoa nabarmentzen du. Gainera, udal honek berdintasunaren eta inklusioaren, ahaleginaren, laguntasunaren, iraunkortasunaren, integrazioaren eta gainditzearen balioak sustatzeko duen konpromisoa ere berresten du.

Txurdinagako udal kiroldegian bost herrialdeetako bost talderen arteko 10 partida jokatuko dira gaur eta bihar. Lahn-Dill alemaniarra, CS Meaux frantziarra, Giulianova italiarra eta Merkezi talde turkiarra dira Bidaideak Bilbao taldeko anfitrioiek eta 2019ko Euroliga Ieko irabazleek aurre egin beharko dieten taldeak.