BILBO. Bilboko Udalak ematen dituen dirulaguntzen programan sartzeko eskabideak egiteko epea zabalik dago dagoeneko, otsailaren 17ra arte. Aurten, Udalak 2.750.195 euro bideratuko ditu eta hurrengo moduan banatuko dira: Gizarte Ekintzak 160.000 euro jasoko ditu; Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak, 1.649.495,39 euro; Kulturak, 129.200 euro; Hezkuntzak, 173.800 euro; Euskarak, 260.000 euro; Jaiak, 48.000 euro; Inmigrazioak, 35.000 euro; Gazteriak, 50.000 euro; Ingurumenak, 50.000 euro; Berdintasunak, 65.000 euro;

Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte gizarteari itzulkina ekarri ohi dioten proiektuak garatzeko interesa duten entitateek, Udalaren jardueraren osagarri izaten baitira proiektuok, eta Udalaren sail batzuek eta besteek beren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri. Gizarte Ekintza, Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Immigrazioa, Jaiak, Berdintasuna, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.

Diru-laguntzen eskariak aurkezteko hiru aukera dituzte erakunde interesdunek:

  • On-line, www.bilbao.eus udal web orriaren bitartez
  • Herritarren Arretarako Bulegoan
  • Barrutietako Udaltegietan, horiexetan aurkituko baitute prozesu osoaren dokumentazioa

Izapideak erraztu eta zalantzak argitze aldera, kontsultak egiteko telefonoa jarri da: 010/944.010.010, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara, eta, gainera, "Zure Udalak aditzen dizu" izeneko gunea, Udalaren web orrian.

Horrez gain, bi informazio saio izango dira, orokorrak, dirulaguntzen gainekoak (eskabideak aurkeztea, kontsultak, aurrekontuak, justifikazioa...) Gainera, diru-laguntzei buruzko informazio orokorra (eskariak aurkeztea, kontsultak, aurrekontuak, justifikazioa…) emateko saio bi egingo dira: urtarrilaren 13an, gaztelaniaz, eta urtarrilaren 14an euskaraz, Ibaiondoko Barrutiko Udaltegian (La Bolsa eraikinean), 18:30etik 21:30era. Saio horietarako aldez aurretik izena eman daiteke 010/944.010.010 telefonoan (pertsona bakarra entitateko).

Era berean, Ibaiondoko Udaltegian, informazio-saio espezifikoak egingo dira garapenerako lankidetzaren arloaz eta giza eskubideez: urtarrilaren 16an, 17:00etatik 20:00etara.

Web orriaren bidez, eskariak aurkeztu ez eze, tramitazioa zertan den ere kontsultatu ahal izango da. Hartara, entitateek onartutako ziurtagiri elektronikoaren bidez edo Bilboko Udalaren web orrian sartzeko pasahitza erabilita, interesdunek 2020ko edo lehenagoko (2007tik aurrerakoak, 2007koak barne) eskariak zertan diren kontsultatu ahal izango dute.

Erakundeek zuzenean begiratu dezakete web orrian zein deialditara aurkez daitezkeen, betiere zer-nolako ezaugarriak dituzten kontuan hartuta.

Inprimakiak errazago bete eta oinarriak eta beste agiri batzuk hobeto ulertu ahal izateko, agiri batzuk irakurketa errazeko formatuan daude eskuragarri.