BILBO. Bihar, urtarrilak 8, asteazkena, Bilboko Euskalduna Jauregiak La Musgaña taldearen kontzertua hartuko du, zeinak "Raitan" izeneko diska aurkeztuko du. Ekitaldia Bilboko Udal Txistulari Bandaren urteko lehenengo kontzertua izango da.

La Musgaña taldea Carlos Beceiro, Luis Antonio Pedraza eta Jaime Muñoz musikariek osatzen dute eta kontzertuko ikusentzuleak Gaztela eta Leongo musika-tradiziora hurbilduko dituzte, interpretazio moderno bezain konplexu bati esker, baina arbasoen oinordetzatik hartutako tradizio eta kulturak errespetatuz eta fidelak izaten.

Kasu honetan, hitzordua Euskalduna Jauregiko 0D Aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak zenbakituak dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan (2 euro), www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira.

Asteazkeneko jardun honen ondoren, Txistulari Banda datorren urtarrilaren 22an itzuliko da eszenatokira, Euskalduna Jauregian eskainiko duen musika eta dantza ikuskizun batekin. Andoni Aresti Dantza Eskolako ikasle eta Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariekin batera, ikusentzuleak aho bete hortz utziko dituzte interpretatuko dituzten koreografia eta doinu ederrei esker.

LA MUSGAÑA, 30 URTE FOLK IBERIKOA JOTZEN

Musikan hiru hamarkada baino gehiago eman ondoren, La Musgañak disko berria aurkeztu du: “Raitán”. Proiektua La Musgañak Luis Antonio Pedraza etorkizun handiko Zamorako musikaria taldean sartzeko egindako apustuaren emaitza da. Penintsulako ipar-mendebaldeko 10 gai biltzen ditu diskoak, besteak beste, Sayago, Aliste, La Raya, La Meseta edo Galizia bezalako tokietako melodia tradizional berrituak. "Raitán" ibilbide zabala da, bere tradizio aberatsaren muinean sakondu eta, konposizio propio berrien bidez, mestizajez jositako herentzia kultural horren aukera estetikoak garatzen dituena. Asko izan dira diska berri honek jasotzen dituen kolaborazio musikalak, besteak beste: “Blowzabella” talde ingeles famatuko kidea, Baldo Martínez kontrabaxujolea, Lorenzo Azcona jazz-saxofoi-jolea, Sebastián Rubio “Radio Tarifa” talde mitikoko kidea eta Juan Pedro Cornejo akordeoi segoviarra.

La Musgañak, bere historian zehar, Iberiar Penintsularen zati handi batera, Estatu Batuak, Ingalaterra, Italia, Maroko, Frantzia, Alemania, Errusia eta beste herrialde askotara ere, bere musika-tradizioa hurbildu ditu. La Musgaña tadea Carlos Beceirok (mandola, gitarra akustikoa eta zanfona), Luis Antonio Pedrazak (hiru zuloko txirula eta danbolina, Aliste eta Sanabriako gaitak, tronpeta eta perkusioa) eta Jaime Muñozek (txirulak, akordeoi diatonikoa, klarinetea eta danborra) osatzen dute.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDAREN DENBORALDIKO KONTZERTUA

Asteazkena, 2020ko urtarrilaren 8an

"La Musgaña" taldearen kontzertua. "Raitán" CDaren aurkezpena

Euskalduna Jauregia (0D Aretoa), 19:30

EGITARAUA

Briana

Nuez

Medida

Saltat Concha

7/8

Toque de teatro

Baile sayagués

Ala de buitre

Galaico portugués

Mirlo

Picao

Raitán

La Musgaña

Carlos Beceiro (mandola, gitarra akustikoa eta zanfona)

Luis Antonio Pedraza (hiru zuloko txirula eta danbolina, Aliste eta Sanabriako gaitak, tronpeta eta perkusioa)

Jaime Muñoz (txirulak, akordeoi diatonikoa, klarinetea eta danborra)