BILBO. Bilboko Udalak 2019aren hasieran abiarazitako zurrumurruen kontrako estrategia oso arrakastatsua izan da. Aurtengo kanpainan 1.700 lagun baino gehiagok hartu dute parte, modu batean zein bestean. Urte honetan 343 lagunek osatu dute Bilboko Zurrumurruen kontrako Sarea, beren izenean edo beste entitate batzuk ordezkatuz.

Diskriminazioaren inguruan ohartaraztea eta haren kontra egitea lehentasunezko esku-hartze lerro bat da Udal Sailak dibertsitatea kudeatzeko eta kulturartekotasuna sustatzeko daraman tokiko estrategien esparruan. Alde horretatik, Bilboko Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan jaso da ekintza-lerro hori, eta gauzatzekoak diren ekintzen artean jaso da zurrumurruen kontrako estrategia ere, zeina 2013an abiatu baitzen.

Zurrumurruen aurkako estrategia gizarte aldaketako prozesu bat da, epe luzekoa. Beraren bidez, bazterketa prebenitu nahi dugu, elkarbizitza hobetu, eta aniztasunaren potentziala aprobetxatu; horretarako, pertzepzioen, jarreren eta portaeren aldaketa bat sorrarazi nahi dugu biztanlerian, oro har, nahiz helburu-talde zehatzetan. Beraz, gizarte-mobilizazioko sareak sortzea eta indartzea sustatu nahi da, migratutako pertsonei eta kultura-aniztasunari buruz dauden estereotipo negatiboak, topikoak eta zurrumurru faltsuak desmuntatzearren, gure udalerrian kulturarteko interakzioa eta bizikidetza baketsua zailtzen duten jarrera diskriminatzaileak sor ditzaketenak.

Zurrumurruen aurkako agenteak beren hurbileko ingurunearekin, auzoarekin eta hiriarekin konprometitutako pertsonak dira, elkarbizitza inklusiboan sinesten dutenak gizartean giro ona egon dadin, diskriminazio-egoeren aurrean jarrera kritikoa eta gogoetatsua oinarritzat hartuta. Beraz, Bilbo hobetu eta jarrerak aldatzen lagundu nahi duten pertsonak dira, sentsibilizatuz, informazioa emanez eta imajinario kolektiboa desegitera gonbidatuz atzerritar jatorriko pertsonei dagokienez.

PARTE HARRARAZI+SUSTATU+ERAGIN: ZURRUMURRUEN AURKAKO ESTRATEGIA

Zurrumurren kontrako proiektua honetan datza:

Interesdunen eta herritarren multzo zabal bati parte hartu eragitea eta gaitasuna ematea, tokiko politika publiko bat gauzatuz eta elkarlanerako maila anitzeko gizarte plataforma bat eraikiz, "zurrumurren kontrako estrategia" baten barruan, epe luzera.

Pentsamendu kritikoa sustatzea, eta estereotipoen eragin ezkorren, aurreiritzien eta gezurrezko zurrumurruen gainean ohartaraztea, ekintza berritzaile eta parte hartzezkoen bidez, horiek guztiak murriztu eta dibertsitatearen gainean diren kontakizun ezkorrei aurre egiteko.

Agenda politiko eta sozialean eragitea, zurrumurruak urritzeko eta diskriminazioa saihesteko, eta hori gizarte osoarentzako helburu kolektibo funtsezko baten gisa ezagut dadin.

2019a funtsezko urtea izan da Zurrumurren kontrako herritar sareak finkatzeko eta haiei eusteko: gaur egun, estrategia horretan, hainbat udal barruti ari dira, Begoña, Basurtu, Deustu, Errekalde eta Uribarri. Xedea da era bateko eta besteko arloetan eragiteko gaitasuna duten pertsonek osatutako herritar sareak edukitzea (gizarte, kultura, artea, hezkuntza, auzoak eta abarretakoak), eta inguru horietan ohartarazpen handiagoa eragin ahal izatea. Aurten, Barrutiko sareekiko lan-metodologiak agenteen parte hartzea areagotzeko izan dira, bai eta nortasun kolektiboa eta sare bateko kide izateko sentimendua hobetzeko ere.

Sarea dinamizatzeko erabili diren metodologiek honako ondorio hauek izan dituzte: ikasteko gogoa, sormena eta aukera berriak bilatzeko jarrera eragitea; ikuspegi partekatu bat sorraraztea; komunikazio maila hobetzea; talde energia, itxaropena, motibazioa eta konpromisoa berritzea; lankidetza-praktikak gehitzea eta adostasuna eraikitzea; elkarrekiko proiektuak diseinatzeko modua erraztea eta arintzea eta talde txikiak nahiz handiak dinamizatzea.

2019ko KOPURU NAGUSIAK

Zurrumurruen kontrako 2019 Estrategiaren balantzeak zenbateko handiak eman ditu, eta, horien artean, nabarmentzekoak: 5 udal barruti horietan esku hartzea, Uribarriko barrutia izan delarik azkena atxiki zaiona; 343 pertsona/entitate proiektuarekin zuzeneko lotura dutenak zurrumurruen kontrako sareko kide gisa; 65 pertsona "Bilbo zurrumurruen kontra" Whatsapp taldean parte hartzen, nahiz auzotar gisa, nahiz entitate edo erakunde bateko ordezkari gisa; Talde Eragilea finkatzea, 12 pertsonarekin, 10 bider bildu direlarik barrutietan garatu beharreko ekintza estrategikoak zehazteko; prestakuntza gehiago, oinarrizko prestakuntzako 2 modulu eta sakontzeko 3 mintegi eginez; ohartarazpen ekintzak urte osoan zehar, zeintsuetan 800 pertsonak parte hartu baitzuten, gutxi gorabehera, bertatik bertara; gazteekiko esku hartzeak, ohartarazpen dinamiken bitartez 7 ikastetxe eta 8 udal gaztegunetan, zehazki 62 esku hartze Bilboko 10 ikastetxetan, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako 430 mutilek eta 461 neskak parte hartu dutelarik.

ZURRUMURRUEN KONTRAKO AGENTEEN V. TOPAKETA ETA URTEKO BESTE MUGARRI BATZUK

Zurrumurruen kontrako 50 agente inguru, Basurtu, Begoña, Deustu, Errekalde eta Uribarriko udal barrutietakoak, 2019an gauzatutako jarduera guztiez gogoeta egitera bildu ziren, eta 2020rako lan ildoak zehaztu zituzten, Zurrumurruen kontrako Agenteen V. Topaketan, zeina iragan neguilaren 14an ospatu baitzen Bilborock aretoan. Zurrumurruen kontrako Agenteen urteko topaketaren oinarria da berrikuntzarako eta ikasketarako sormena eragitea, Design Thinking izeneko metodologiako tresnak baliatuz. Partaidetza- eta bizipen-metodologia horren bidez, beharrak eta interesak hautematen dira, eta beste batzuk asmatzen dira, pertsonak, hots, zurrumurruen aurkako agenteak proiektuaren erdigunean jarriz.

Aurtengo edizio hau webapp delakoaren bertsio berria aurkezteko baliatu da www.quenotecaleelrumor.com. Helduentzako eta gazteentzako bi bertsioko joko baten bidez, herritarrek kultura-aniztasunari, aurreiritziei eta estereotipoei buruz duten ezagutza-maila ezagutu ahal izango dute. Jokoaz gain, online euskarri honek estrategiaren material orokorrak ere berritasun gisa jasotzen ditu. Horrela, aplikazioak aukera ematen du jolasaren emaitza objektiboak sare sozialen bidez partekatzeko, eta lagunei jokatzera bultzatzeko; horrela, edukiak on-line biralizatzea eta udal-ekimenaren irismena handitzea ahalbidetzen da.

Urtean zehar egindako beste jarduera batzuen artean, orobat ageri dira Zurrumurruen kontrako tailerrak, 71 ikaslek eta Gaztegunetako 53 gaztek parte hartu dutelarik; Zurrumurruen kontrako Gazteen ikus-entzunezkoen III. lehiaketa, zeinetan Udaleko 32 gaztek parte hartu baitute; Zurrumurren kontrako Gazteen IV. Goi bilera, 54 gaztek eta Barakaldo, Bilbo, Getxo, Madril, Iruñea eta Tenerifeko hirietako 6 begiralek parte hartu dutelarik; eta Zurrumurruen kontrako idazketa-tailerrak, Txani Rodríguez idazle eta kazteariarekin, eta Zurrumurruen kontrako III. lehiaketa, 119 kontakizun aurkeztu direlarik lehiaketara (besteak beste).